Edukira joan

Andoni Aizpuru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoni Aizpuru

Andoni Aizpuru Durangoko Azokan (Durango, 2017) (2017)
Bizitza
JaiotzaGabiria1964ko uztailaren 11 (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaElorrio
Familia
AitaJoxe Aizpuru
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta telebista-meteorologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista
Euskal Telebista
ETB 1
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Andoni Aizpuru Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1964ko uztailaren 11)[1] kazetaria eta telebista aurkezlea da. Beste lan batzuk egin ditu Euskal Telebistan, baina bereziki ezaguna da albistegietan eguraldi-iragarpena aurkezten duelako. 1992an hasi zen jarduera horretan.[2] Elorrion bizi da.

Irakasle ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle-ikasketak egin zituen Donostian, eta ikasketak bukatuta Urbia eta Oltzeko artzaintzari buruz tesina aurkeztu zuen, ikerlan monografiko estra bat. Eta, horretan pixka bat sakondu ostean, Gerriko Saria idazlan-lehiaketara aurkeztu ere. Eta Aizpururen lan idatzi hark bigarren saria irabazi zuen.[2]

Euskara irakaslea (1980-1992)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle izateko ikasten zuen biatartean1980-1982 artean, euskara klaseak ematen hasi zen euskaltegian. Garai hartan jende asko hasi zen euskara ikasten, eta irakasle beharra zegoen. Aizpuruk ordurako bazuen Euskaltzaindiaren B titulua, eta Donostian euskara klase batzuk ere ematen zituen. Irakasle Ikasketak bukatu berritan hasi zen euskara irakasten, eta zazpi edo zortzi bat urte egin zituen horretan. Irakasle izan zen azken urtean postu egonkorra zuen Errenteriako udal euskaltegian, eta zuzendariorde ere bazen han.[2]

Urte horietan kolaborazioak egin zituen hainbat hedabidetan, naturako eta etnografiako gaiak jorratzen.[2]

Euskal Telebistako aurkezlea (1993tik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina Euskal Irrati Telebistan lan egiteko proba batera aurkeztu eta eguraldiaren berri emateko aukeratu zuten. Hain zuzen ere eguraldi saioekin egin zen ospetsu, ukitu pedagogikoa ematen diolako eta oso euskara aberatsa eta adierazkorra darabilelako.[3]

ETB 1 telebista katean Euskadi zuzenean saioa aurkeztu zuen Maddalen Iriarterekin batera. Ondoren, Bertatik Bertara telesaioa gidatu zuen zortzi urtetan zehar, egunero-egunero, eta, 1.500 saiotik gora egin zituzten. Gainera, Barnetegia realitya aurkeztu zuen. Halaber, Bi Errepidean saioa aurkeztu zuen Urko Aristirekin batera. Horrelakoa da bizitza eta Gailurra saioak ere gidatu zuen. Gaur egun eguraldiaren arduraduna da.

Andoni Aizpuruk, kazetari eta telebista-aurkezle gisa egindako ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu.

Telebista saioko taldearekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zuriñe Velez de Mendizabal Etxabe: «Andoni Aizpuru (komunikatzailea): "Eguraldia aurkezterakoan ukitu pedagogiko bat ematen diot"», Euskonews & Media, 120. zenbakia, 2009-07-07.
  2. a b c d Egizala Urteaga, Lide. (2025-07-11). ««Eguraldiaren ziurgabetasuna da nire lanbidetik gustukoen dudana»» Berria (kontsulta data: 2025-07-11).
  3. Egizala Urteaga, Lide. (2025-07-11). ««Eguraldiaren ziurgabetasuna da nire lanbidetik gustukoen dudana»» Berria (kontsulta data: 2025-07-11).
  4. Gerriko sariaren 2010. urteko deialdia.
  5. Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre: «Andoni Aizpuru: "Telebistan kamera zeharkatu eta etxeraino sartu beharra dago"», Argia, 1892. zenbakia, 2003-03-23.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]