Natalena Koroleva
Natalena Koroleva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Pedro de Cardeña monasterioa, 1888ko martxoaren 3a |
Bizilekua | Volinia |
Heriotza | Mělník, 1966ko uztailaren 1a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Hřbitov svatého Václava (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vasily Koroliv (en) |
Leinua | House of Dunin-Borkowski (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Imperial Saint Petersburg Archaeological Institute (en) |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, arkeologoa, opera abeslaria, margolaria eta antzerki aktorea |
Genero artistikoa | eleberria short novel (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Natalena Andrianivna Koroleva[1] (ukraineraz: Наталена Андріанівна Королева), jaiotzez Carmen Alfonsa Fernanda Estrella Natalena Dunin-Borkowska[2], (Castrillo del Val, 1888ko martxoaren 3a – Mělník, 1966ko uztailaren 1a) espainiar-poloniar jatorriko ukrainar idazle eta itzultzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adrian Juri Dunin-Borkovsky kondearen eta María Clara de Castro Lacerda dukesaren alaba, San Pedro de Cardeñan jaio zen 1888an. Bere ama erditzean hil zen. Natalenak Espainian, Ukrainan, Frantzian eta Italian igaro zuen haurtzaroa. Frantziako Notre Dame du Sion komentuan, Kieveko nesken barnetegian eta San Petersburgoko Arkeologia Institutuan ikasi zuen. Historia, arkeologia, filosofia, medikuntza, musikaren teoria eta hainbat hizkuntza ikasi zituen, besteak beste, frantsesa, poloniera, gaztelania, arabiera eta italiera. Ponpeia, Alexandria, Armenia eta Irango espedizio arkeologikoetan parte hartu zuen[2][3].
Bere lehen literatura lana, frantsesez idatzia, Parisko aldizkari batean argitaratu zen 1909an. 1914an Kievera itzuli zen, aita gaixo zegoelako. Lehen Mundu Gerran Gurutze Gorriko erizain gisa aritu zen eta larri zauritu zuten. 1919an, Txekoslovakiara joan zen bizitzera, eta han itzultzaile gisa lan egin zuen Ukrainako misio diplomatikoan. 1921ean, ukrainerazko lehen eleberria argitaratu zuen Vienako Volia astekarian. Bere idazlanak ukrainerazko hainbat aldizkaritan argitaratu ziren, batez ere Dzvonyn. Gainera, beste egileen hainbat lan ukrainerara itzuli zituen[2][3][4].
Natalenaren lehen senarra, Iskander ibn Kurush, Errusiako armadan zerbitzatzen zuen irandarra izan zen, eta 1915ean hil zen. Geroago, Vasyl Koroliv-Stary idazle eta argitaratzaile ukrainarrarekin ezkondu zen Pragan, eta honek 1941ean hil zen[4].
Bere bizitzan zehar, Natalena Koroleva kritikatua izan zen bere argumentuak eta pertsonaiak askotan abstraktuak zirelako eta ez zutelako Ukrainako errealitatea islatzen. Gaur egun, Ukrainako literaturari egindako ekarpen bereziagatik aitortzen da[4].
Mělníken hil zen, 78 urte zituela[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vo dni ony (1935)
- 1913 (1935)
- Inakxyi svit (1936)
- Bez korinnia (1936)
- Son tini (1938)
- Legendy starokyivski (bi liburukitan, 1942 eta 1943)
- Predok (1961)
- Quid est veritas (1961)
- Bez korinnia (bilduma, 2007)
- Tvory (bilduma, 2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «El enigma de Natalena Koroleva» Diario de Burgos 2022-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Koroleva, Natalena» Internet Encyclopedia of Ukraine (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Creator of a different world» The Day 2008-03-18.