Naukas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Naukas web plataforma da[1], hedapen zientifikoari eskainitako ehun blog biltzen dituena. Bere leloa " Zientzia, eszeptizismoa eta umorea" da. Gaztelaniazko hitzaldiak, monologoak, mahai-inguruak, etab. antolatzen dituzte zientziaren dibulgazioa jendaurrean modu atseginean egiteko asmoz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauricio Schwartz, Javier Peláez, Ismael Pérez eta Javier Armentia Amazings 2011n

Naukas izena hartu baino lehen, Amazings.es bloga izan zen. Amazings.es bloga 2010eko uztailaren 3an sortu zuten Miguel Artime (Maikelnai's blogaren egilea), Antonio Martínez Ron (Fogonazos blogaren egilea), José Cuesta (Inercia Creativa blogaren egilea) eta Javier Peláez (La aldea irreductible blogaren egilea). Sortzaile guztiak blogari eta dibulgatzaileak ziren. Logotipo bezala Wardenclyffe Dorrearen irudikapen estilizatua hautatu zuten, Nikola Teslari egindako omenaldi gisa. Amazings.es blogak hasieratik izan zuen akordioa Quo aldizkariarekin, hilero Amazings.es zigilupean artikulu bana argitaratuko baitzuten Quo aldizkarikoek paperezko formatuan zein webgunean.

2012ko irailaren 25ean, gaur egungo izena, Naukas, "zientzia" errusierazko hitza inspiratuta hartu zuten (наука, > Naúka), eta bloga baino, web atari bihurtu zen.

Tesla Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, Amazings.es horrek Zientzia hedatzeko Nikola Tesla Sariak sortu zituen, urteroko jardunaldietan banatuko ziren Wardenclyffe Dorrea itxurako sari gisa.


Irabazleak:

  • 2012: José Luis Blanco, José Manuel López Nicolás, Clara Grima
  • 2013: Daniel Marín, Arturo Quirantes, Sergio Palacios
  • 2014: Natalia Ruiz Zelmanovitch, César Tomé, Xurxo Mariño
  • 2015: JM Mulet, Laura Morrón, José Ramón Alonso
  • 2016: Deborah García Bello, Francisco R. Villatoro, Ignacio López-Goñi
  • 2017: José Cervera, Almudena M. Castro, Daniel Torregrosa
  • 2018: José A. Pérez, Joaquín Sevilla, Gemma del Caño
  • 2019: Fernando Frías, Teresa Valdés-Solís, Carlos Briones

Zientzia dibulgazio jardunaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naukasek dibulgazio zientifikoko biltzarrak egin izan ditu urtero 2011tik aurrera Bilbon eta gero, 2016az geroztik, beste hiri batzuetan, hala nola Coruña, Iruñea, Donostia edo Kordoba.

2013ko edizioaz geroztik, Naukas Bilbao zuzenean jarraitu ahal izan zen EITBren webgunean.

Edizioa Lekua Datak Erreferentzia
Amazings Bilbao 2011 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2011ko irailaren 23tik 24ra
Amazings / Naukas Bilbao 2012 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2012ko irailaren 28tik 29ra
Naukas Bilbao 2013 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2013ko irailaren 27tik 28ra
Naukas Bilbao 2014 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2014ko irailaren 26tik 27ra
Naukas Bilbao 2015 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2015eko irailaren 11-12
Naukas Vitoria Kausal 2016 Europe Conference and Exhibition Centre 2016ko maiatzaren 26a
Naukas Coruña 2016 «Neurozientzia» Rosalía de Castro antzokia 2016ko ekainak 11, larunbata
Naukas Bilbao 2016 Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2016ko irailaren 16tik 17ra
Naukas Coruña 2017 «Bizitza, unibertsoa eta gainerako guztia» Rosalía de Castro antzokia 2017ko otsailaren 25a
Naukas Bilbao 2017 Euskalduna Jauregia 2017ko irailaren 14tik 17ra
Naukas Valladolid 2017, «Etorkizuneko zientzia» Calderón antzokia 2017ko irailaren 30a
Naukas Donostia 2018, «Txikitik handira» Victoria Eugenia antzokia 2018ko maiatzaren 19a
Naukas Coruña 2018 Rosalía de Castro antzokia 2018ko ekainaren 30a
Naukas Bilbao 2018 Euskalduna Jauregia 2018ko irailaren 13tik 16ra
Naukas Valladolid 2018, «Etorkizuneko zientzia» Zorrilla antzokia 2018ko irailaren 29a
Naukas Córdoba 2019, «Zientzia kontatzen dutenak» Gongora antzokia 2019ko urtarrilaren 12a
BCAM Naukas, «Pi eguna» Euskal Herriko Unibertsitateko Auditorioa 2019ko martxoaren 13a
Naukas Murtzia eta bizitza 2019 Romea antzokia 2019ko maiatzaren 11a
Naukas Iruñea 2019, «Beste munduak» Baluarte Jauregia 2019ko maiatzaren 25a
Naukas Coruña 2019, "Medikuntza eta osasuna XXI. Mendean" Rosalía de Castro antzokia 2019ko ekainaren 8a
Naukas Bilbao 2019 Euskalduna Jauregia 2019ko irailaren 19tik 22ra
Naukas Valladolid 2019, «Etorkizuneko zientzia» Zorrilla antzokia 2019ko azaroaren 9a
Naukas Córdoba 2020, «Zientzia kontatzen dutenak: finalak» Gongora antzokia 2020ko urtarrilaren 11a
Naukas Rota 2020, «Lurrez, itsasoz eta airez» Felipe Benitez alkatea auditorioa 2020ko martxoaren 14a (atzeratua)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Naukas» Naukas (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]