Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa
Bilbao - Torre Iberdrola y Paraninfo de la UPV-EHU 2.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 16′ 07″ N, 2° 56′ 16″ W / 43.268666666667°N,2.9378055555556°W / 43.268666666667; -2.9378055555556Koordenatuak: 43° 16′ 07″ N, 2° 56′ 16″ W / 43.268666666667°N,2.9378055555556°W / 43.268666666667; -2.9378055555556
Historia eta erabilera
Irekiera 2010eko irailak 21
Jabea Euskal Herriko Unibertsitatea
Arkitektura
Arkitektoa Alvaro Siza Vieira

Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, baita ere Bizkaia Aretoa izenez ezaguna, Bilboko Abandoibarran dagoen ekitaldi areto bat da, Alvaro Siza arkitekto portugaldarrak diseinatua. 2010eko irailaren 21ean inauguratu zuten. Parean Deustuko Unibertsitateko liburutegia du, Rafael Moneo arkitektoarena.

Lau solairuko eraikinak 9.000 metro karratutik gora ditu: 450 pertsona ingururako auditorioa, hitzaldietarako aretoa, erakusketetarako hainbat gela eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektoretzarako bulego nagusiak.[1] Bilbao Bizkaia Kutxak EHUri 6 urtez laga dion eraikina da, erakunde biek sinatu duten hitzarmenari jarraikiz.[1]

Erpin bat hustutako kubo bat da. Fatxada nagusia, Ibaizabalerantz begira, azuleju grisez estalia dago. Alboetako "L" itxurako fatxadak haitzurdin zuriz estalita daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   BBK txostena .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo