Daniel Weisweiller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Daniel Weisweiller
Baron Daniel de Weisweiller (1814-1892).jpg
consul general Itzuli

Bizitza
Jaiotza Frankfurt am Main1814
Herrialdea  Alemaniar Inperioa
Heriotza Paris1892ko urtarrilaren  13a (77/78 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Jarduerak
Jarduerak bankaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak

Daniel Bernard Weisweiller Goldschmidt (18141892ko urtarrilaren 13a) alemaniar jatorriko espainiar finantza-gizona izan zen, familia tradizio judukoa. Rothschild familiaren Madrilgo egoitzako agentea izan zen, Lionel Rothschildengandik 1834an eskuratutako postua.[1] Niall Ferguson-en arabera, Weisweiller "1830eko hamarkadako Rothschilden agente garrantzitsuena" izan zen.[2]

Weisweillerrek oso goizetik parte hartu zuen burdinbidearen negozioan. María Cristina Burdinbide Konpainiako akzioduna izan zen 1840ko hamarkada hasieran, Manuel Larak Alacant-Madril linea egiteko sortua, baina porrot egindakoa.[3] Garai honetan, Weisweiller Rothschilden ordezkari lanak egin zituen Espainiako gobernuaren aurrean, maileguak, aurrerapenak eta maileguen itzulerak negoziatuz, tartean zela Almadengo merkurioari buruzko elkarrizketak.

Lanez gainezka zebilela eta bere osasun arazo etengabeak zirela eta, Rothschildek Madrilgo agentzia birmoldatzea erabaki zuten 1848 aldera, familiaren konfiantzazko beste agente bat bidaliz: Ignacio Bauer. Luze gabe konpainia berri bat eratu zen formalki Madrilen 1855eko urtarrilaren 1ean: Weisweiller & Bauer Cía.[4] Une honetan, Espainiako gobernua erabat zorpetuta zegoen nazioarteko hartzekodunekin, eta Weisweiller Madozen gobernu progresistarekin izan zen elkarrizketan atakatik ateratzeko; benetako 500 milioi errealeko mailegua prestatu zuen gobernuarentzat 1855eko apirilean, baina Madozek beste asmo batzuk zituen eta ez zen aurrera atera.[5]

Ignacio Bauerrekin zuen sozietatearen baitan, 1855etik Espainiako burdinbide sarea eskuratzeko lehiatu zen eta, James Rothschildek hala baimenduta, Madriletik Zaragoza eta Alacanterainoko burdinbidearen eraikuntza lortu zuten enkantean; adierazi zuenez, "posizio indartsuena emango digu Espainian, eta kalte gehiago egingo dio Mobiliariori".[6] Hurrengo urteetan burdinbidearen inguruan sortutako negozioan, inbertsio eta finantza erakunde garrantzitsuen zuzendaritza kontseiluetako kidea izan zen Bauerrekin batera, Rothschilden ordezkari gisa: MZA, SEMI.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   López Morell, Miguel Angel (2013) The House of Rothschild in Spain, 1812–1941 Ashgate ISBN 978-0-7546-6800-8 .
  2.   Ferguson, Niall (1999) The House of Rothschild: Volume 1: Money's Prophets: 1798–1848 Viking 65 or. .
  3. López-Morell, Miguel A. (2015), 98. or.
  4. López-Morell, Miguel A. (2015), 122. or.
  5. López-Morell, Miguel A. (2015), 136-137. or.
  6. López-Morell, Miguel A. (2015), 146-148. or.
  7. López-Morell, Miguel A. (2015), 150-153. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  • López-Morell, Miguel A. (2015) Rothschild. Una historia de poder e influencia en España Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]