Edukira joan

Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Goi Bilera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goi Bileraren argazki ofiziala.

Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Goi Bilera, orobat Rio+20 izenaz ezaguna, Nazio Batuen Ekonomia eta Gai Sozialen Sailak antolatutako Lurraren Goi Bilera izan zen, Brasilgo Rio de Janeiron 2012ko ekainaren 20tik 22ra egina. Aukeratutako tokia eta data ez zen kasuala ezen 20 urte lehenago, hiri berean, 1992ko Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bilera egin baitzen. Bilera honen antolaketa Nazio Batuen Batza Orokorrak aurretik onartuta zegoen, zehatz-mehatz 2009ko abenduaren 24ko A/RES/64/236 erabakiaren bitartez.


Goi Mailako bileraren helburu orokorrak hauexek ziren:

  • Garapen Iraunkorraren gaineko akordio berriztua bermatzea.
  • Lortutako akordioen lorpenak eta hutsuneak ebaluatzea.
  • Erronka berriei erantzutea.

Bileraren izarra: ekonomia berdea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Bilera honetan gai nagusi bat izan bazen hori ekonomia berdearena izan zen. Hitz horrekin UNEPek[1] hiru ezaugarri dituen ekonomia definitu du:

Ekologisten ustez hiru helburu horiek ez dira lortuko mahai gainean jarri den kontzeptu horrekin. Hauen ustez planteatzen ari dena "beste kapitalismo forma bat da" "gezurrezko konponbide teknologikoetan oinarrituta"[2] Ekologisten ustez sasi ekonomia berde hori enpresa handien eskuetan egongo da eta horregatik gai honetaz enpresa horiek estatuek baino interes handiago ari dira erakusten.

Indigenen presentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain hogei urten eginiko Goi Bileran indigenen presentzia deigarria izan zen. Oraingoan haien protestak eta testigantzak ondo asko entzun dira. Kayapó herriaren Raoni aurrekoan Sting kantariarekin batera bere jarrera azaldu zuen. Rio+20 honetan lehen esandako eta azaldutako guztiak berean jarritzen duela erakutsi du. Esaterako Belo Monte urtegiaren proiektu erraldoia eta Amazonia osoan herri-indigenen egoera larria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. UNEP Nazio Batuen Ingurugirorako Programa da
  2. Ekologistak Martxan, 2012ko ekainaren boletina, 12.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]