Sting

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sting
Sting ThePolice 2007.jpg
Bizitza
Izen osoa Gordon Matthew Thomas Sumner
Jaiotza Wallsend1951ko urriaren 2a (66 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Frances Tomelty  (1976ko maiatzak 1 -  1984)
Trudie Styler  (1992 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Warwickeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, egile abeslaria, baxu-jotzailea, gitarra-jotzailea, musikagilea, lauta-jotzailea, zinema aktorea, musikaria eta producerra
Lan nabarmenak Every Breath You Take
Fields of Gold
Englishman in New York
Jasotako sariak
Kidetza The Police
Genero artistikoa rocka
new wave musika
popa
reggaea
jazza
New Age musika
blue-eyed soula
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua gitarra
Lauta
kontrabaxua
baxu elektrikoa
giltzadia
Diskoetxea A&M Records
Deutsche Grammophon
Universal Music Group
IMDb nm0001776
http://sting.com/
Sting-Logo.svg

Gordon Matthew Thomas Sumner, ezagunagoa Sting ezizenaz (euskaraz "ezten"), (Wallsend, Newcastle hiritik hurbil, Ingalaterra, 1951ko urriaren 2a -) britainiar musikaria da. Lehenbizi baxu-jotzaile gisa eta gerora The Police taldeko ahotsa izan zen.

The Police taldeko kide eta abeslari gisa Stingek 100 milioi bilduma baino gehiago saldu ditu, bere lanarengatik hamasei Grammy Sari irabazi ditu, 1981ean Rock Instrumentalako Abeslari onenaren saria bereganatu zuelarik, gainera Abesti Onenaren Oscar Sarirako izendatua ere egona da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazz musikarako zaletasuna izan zuen gaztetandik, eta ikasketak amaituta, zenbait eskola katolikotan irakasle gisa lan egiteaz gainera, baxua jotzen zuen, gauez, hiriko jazz taldeetan.

1973an bere taldea sortu zuen, Last Exit, eta Londresa joan zen, lan egitera. Virgin disko etxeak musika idazteko kontratatu zuen.

1977an The Police taldea sortu zuen. Hasieratik bertatik izugarrizko arrakasta izan zuen taldeak, bai jendearen aurrean bai kritikarien artean. Sting taldearen arima bihurtu zen, berak idazten baitzuen musika, kantatzeaz eta jotzeaz gainera.

Taldearen lanik aipagarrienak hauek izan ziren: Outlandos d'amour (1978); Zenyatta mondatta (1980); Ghost in the machine (1981); Synchronicity (1983). Azkeneko urte horretan, bizialdi labur baten ondoren, eta arrakastaren gailurrean zirela, taldea desegin egin zen.

1986an berriro elkartu zen Amnesty International erakundearen aldeko jira batean parte hartzeko. Geroztik, bakarka aritu zen Sting, arrakasta handiz.

Bakarka argitaratu ditu The dream of the blue turtles (1985, Dortoka urdinen ametsa), Bring on the night (1986), Nothing like the sun (1987, Ezer ez eguzkia bezalakorik) eta The soul cages (2000, Arima kaiolak). Bestalde, zinemaren munduan, zenbait filmetan parte hartu du antzezle gisa: Quadrophenia (1978); Radio on (1979); Brismstone Treacle (1982); Dune (1984); The bride (1985); Julia, Julia.

Zenbait filmetarako musika ere idatzi du.

Bakarkako disken zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Dream of the Blue Turtles
  • ...Nothing Like the Sun
  • The Soul Cages
  • Ten Summoner's Tales
  • Mercury Falling
  • Brand New Day
  • Sacred Love
  • Songs from the Labyrinth
  • If on a Winter's Night...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sting Aldatu lotura Wikidatan