Lurraren Goi Bilera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lurraren Goi Bilera izenarekin Ingurumena eta Garapenari buruz Nazio Batuen Batzarrak ezagutzen dira. Orain arte bost izan dira:

Gainera, 1982an Nairobin (Kenia)beste goi bilera baten saiakera egin zen baina Gerra Hotzaren ondorioz, ezinezkoa izan zen.

Stockholmeko Goi Bilera (1972)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundeak ingurumenari buruz antolatu zuen lehenengo nazioarteko batzarra izan zen eta, zentzu askotan, mundu osoan eragin handia izan zuen. Lehenengo aldiz, ingurumena Lur osoaren arazoa bezala aztertu zen Stockholmen. Ekimenaren bultzatzaile nagusia Suediako Gobernua izan zen eta batzarraren Idazkari Orokorraren lana Maurice Strongen eskuetan gelditu zen. 113 estatu hartu zuten parte, 400 Gobernuz Kanpo Erakunde. Biltzar hartan 26 printzipio onartu ziren eta 109 aholku zituen ekintza plan bat. Orokorrean ingurumenaren kontzientzia garaikidearen hasiera bezala onartuta dago.

Rio de Janeiroko Goi Bilera (1992)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko goi bilera horretan 178 gobernuk hartu zuten parte, tartean 108 estatu-buru. Gobernuz kanpoko erakundeen 2.400 ordezkari bertaratu ziren ere bai. Hedabide aldetik goi bilera horri segimendu handia egin zitzaion eta mediatikoki eragin handia izan zuen. Gai asko jorratu ziren bertan, besteak beste:

    • Ekoizpen sistemak aldatzeko beharra. Elementu toxikoak gutxitzeko beharra.
    • Petrolioa baztertuz energia berriztagarriak sortzeko beharra.
    • Uraren eskasia.
    • Besta garraio eta mugikortasun ereduak indartzeko beharra.

Baina, bereziki, hortik aurrera Garapen iraunkorraren kontzeptua mundu osoan zabaldu zen. Goi bilera honetan Agenda 21 kontzeptua ezarri zen. Hauek dira Rion onartu ziren dokumentu nagusiak:

Johannesburgoko Goi Bilera (2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikan eginiko goi bilera honetan 180 gobernuk hartu zuten parte. Batzar horren gako nagusia garapen jasangarria izan zen, pertsonen bizitza hobetzeko Lurraren egoera ekologikoa okertu gabe. Goi bilera horretan aurrekoaren helburuak baieztatzearekin batera neurri zehatzak hartu ziren garapen iraunkorraren alde.

Rio+20 Goi Bilera (2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera oso gertu dago oraindik goi bilera horren balorazioa egiteko. Bertan "Nahi dugun etorkizuna" dokumentua onartu da. Ekologistek oso gogor kritikatu dute dokumentu hori, oso debaluatuta ikusten dutelako. Oro har, goi bilera honek ez du Rion egindako aurrekoaren oihartzuna izan eta mundu-lider ugari ez ziren bertaratu, besteak beste Barack Obama edo Angela Merkel.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]