Neacșuren gutuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neacșuren gutuna.

Neacșuren gutuna, errumanieraz Scrisoarea lui Neacșu, 1521ean idatzi eta gaur egun arte topatu den errumanierazko agiririk zaharrena da. Alfabeto zirilikoz idatzia, Valakiako Câmpulung udalerriko Neacșu Lupu merkatariak Hungariako Erresumako Braşov hiriko Johannes Benkner alkateari bidalitako eskutitz bat da, Otomandar Inperioaren Transilvaniako erasoaz ohartzeko asmoz.

Nicolae Iorga errumaniar historialariak Brașov hiriko artxiboan topatu zuen, eta gaur egun bertan gordea dago.