Braşov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Braşov

Braşov
Braşoveko bandera

Braşoveko armarria

Izen ofiziala Braşov
Estatua ErrumaniaErrumania
Konderria Brașov
Koordenatuak

45°40′0″N 25°37′0″E / 45.66667°N 25.61667°E / 45.66667; 25.61667Koordenatuak: 45°40′0″N 25°37′0″E / 45.66667°N 25.61667°E / 45.66667; 25.61667

Braşov non dagoen adierazten duen Errumania-ko/-go/-eko mapa
Braşov
Eremua 267,2 km²
Garaiera 600 m
Biztanleria
Metropoli eremua
227.961 bizt. (2010 (est.))
335.668
Dentsitatea 853,15 bizt./km²
http://www.brasovcity.ro

Braşov (alemanez, Kronstadt; 1950 eta 1960 artean, Orasul Stalin; errumanieraz, Stalinen Hiria) Errumania erdialdeko hiria da, Transilvaniako Alpeen ipar-ekialdean dagoena, eta Braşov barrutiko hiriburua; 277.945 biztanle (2007). Hiriak Erdi Aroko kutsua gorde du; ondoko eraikinak aipatzekoak dira: Udaletxea (XV. m.); Eliza Beltza, Alemaniako gotikoa, (XV. m.); San Bartolome eliza (XIII-XVI. m.), San Nikolas eliza (XIV-XVII. m.) eta XV. mendeko gotorlekuaren hondakinak. Turismo-hiria da. Izen bereko eskualdeak 5.351 km2 eta 665.097 biztanle ditu (1983). Errumaniako industrialde garrantzitsuenetakoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldun teutoiek sortu zuten XIII. mendean; XV. eta XVI. mendeetan Braşov Transilvaniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1916ko abuztuan, armada errumaniarra sartu zen hirian. 1940an, Alemania naziak Transilvaniaren iparraldea Hungariari eman zion Vienako bilkuran, Braşovek Errumaniaren parte izaten segitu zuen. 1960an, Antzoki Dramatikoaren eraikina inauguratu zen. 1971n, Braşoveko Unibertsitatea fundatu zen. 1989ko abenduan Iraultza izan zen. Braşoven bortxazko gertaera ugari izan ziren, eta pertsona asko hil ziren.

1990ean, Richter eskalan 6,9°-ko magnitudeko lurrikara gertatu zen; eta 2004an ere, beste lurrikara handi bat gertatu zen, 6°-koa. 2005ean, Braşoveko metropoli-barrutia eratu zen. Hiria bera eta bere ingurukoak kontuan hartuta, 400.000 biztanle inguru ditu.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Braşov Aldatu lotura Wikidatan