Needful Things

Wikipedia, Entziklopedia askea
Needful Things
Datuak
IdazleaStephen King
Argitaratze-data1991ko urria
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaNeedful Things
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaViking Press
Herrialdea AEB
Orrialdeak690
ISBN978-0-670-83953-7
OCLC28488981
Euskaraz
IzenburuaBeharrezko Gauzak

Needful Things (euskaraz Beharrezko Gauzak) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1991ko urriaan Viking Press argitaletxeak argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako Maine estatuko Castle Rock udalerrian "Beharrezko Gauzak" deritzon denda berria ireki da, honek herritarren jakinmina piztu du. Dendaren nagusia Leland Gaunt izeneko adineko gizona da, edonor aldiro dendara hurbiltzen denean bezeroari beti ongi egokitzen zaion artikuluren bat eskura duen tipo atsegin eta jatorra.

Gainera saltzaileak eskeintzen dituen salgaien prezioak ikaragarri merkeak dira: Sandy Koufax beisbol jokalariaren kromoa, inauterietako beirazko pantaila edota Noeren ontziaren ezpala. Halere, Lelandek trukean bere bezero bakoitzak erosketa egitean Castle Rock udalerriko biztanle bati txantxaren bat egin diezaion eskatu ohi die. Gaunt herriko hainbat bizilagunen arteko ezinikusi, eztabaida eta istiluei buruz jakitun da, eta txantxa horiek liskar horiek areagotzeko bidea besterik ez dira, azkenean herria osoa eta biztanle guztiak buruagaldu eta biolentzia giro batean murgilduko direlarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]