Neftis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neftis
Antzinako Egiptoko erlijioa eta Kemetismo
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ikonografiaetxea
Domeinuafuneral rite (en) Itzuli
Familia
AitaGeb
AmaNut
Ezkontidea(k)Set
Bikotekidea(k)Osiris
Seme-alabakAnubis
Anai-arrebakIsis, Osiris eta Set

Neftis (Nebet-Het Horusen "Etxeko andrea" antzinako egiptoeraz) iluntasuna, zati ikusezina, gaua, heriotza irudikatzen den jainko egiptoarra da. Isisekin oso lotuta dago, eta honen kontrakoa irudikatzen du.

  • Izen egiptoarra: Nebet-Het. Izen greziarra: Νέφθυς, Neftis.

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koroa bezala, bere izenaren hieroglifoa, Neb-het, zeraman emakume bezala irudikatua izan zen, saski batekin eta etxe batekin. Batzuetan, eguzki diskoa duten adar batzuk daramatza, eta, beste batzuetan, miru forma zuen. Beste forma asko ere izan zituen, bi Maatetako bat, bi Meritetako bat eta Raren burukoko bi lumetako bat baitzen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geb eta Nuten alaba zen, Isis eta Osirisen ahizpa-arreba, Seth gaiztoaren emazte-arreba. Sethengandik seme-alabarik izaterik lortu ez zuenez, Osirisekin izan zituen harremanak, eta honengandik seme bat izan zuen: Anubis. Heliopoliseko Eneadaren zati zen. Munduaren sorreraren hasieran, bere senar Sethekin batera, suntsipena eta kaosa sortzen zuen, bere ahizpa Isis eta bere neba Osirisek ez bezala, mundua zibilizatu zutenak eta bakea eta maitasuna irakasten zutenak. Baldintza okerreneko eskualdeetan bizi zen, basamortua kasu, non bidaiariak gidatzen zituen. Ekialdeko haizea ordezkatzen zuen.

Isisi, Osiris baltsamatzen laguntzeagatik, hil errituekin lotzen zen; biek laguntzen zieten hildakoei, hauek ondo egoteaz arduratzen ziren eta Duaterako euren bidaia egokitzen zuten kantuen bidez. Hildakoaren buru ondoan hegoak zabalik zituela irudikatzen ohi zen.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nebet-Het bere izenak "Etxeko andrea" esan nahi du, etxe bezala, Horus bizi den toki zerutiarra ulertzen delarik; Urt-Hekau "Boteretsua Hitzetan", Isisekin batera, "Ururty jainkotiarrak" Hilen Liburuan; "Gorputzaren Anderea" -Osirisena-, Isisi, aipaturiko jainko hau baltsamatzen laguntzeagatik, "Bajinarik gabeko emakumea", bere senar Sethengatik, Osirisekin harremanak izan, eta honekin Anubis argitu zuen arren. Benramerit, Jerseket eta Menjet ere deitua izan zen Menfisen.

Sinkretismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seshat eta Anuket jainkosekin lotua izan zen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diospolis Parvan gurtzen zen. Baita Komirren ere, Anuketekin batera, eta Sepermerun, Sethekin batera. Menfisen, Menjet forman.

Isis, Neftis, Dyed pilarea eta ankha, Aniren Papiroan.

Aniren Papiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aniren Papiroan, Neftisek zera esan zion Osirisi, honen hitza egia delarik:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Babesteko inguratzen zaitut, oh, Osiris neba. Zure babesle izateko etorri naiz. Nire indarra zure ondoan egongo da, nire indarrak lagunduko zaitu, betirako. Rak zure oihua entzun du, eta jainkoek, zure hitza egia bihurtu dute. Altxatu egin zara. Zure hitza egia da sufritu duzunarekiko. Ptahk zure etsaiak gainetik kendu zituen, eta zuk, Horus, Hathorren semea »

Aniren Papiroa.