Edukira joan

Neisi Dajomes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neisi Dajomes

(2017)
Bizitza
JaiotzaPuyo (en) Itzuli1998ko maiatzaren 12a (26 urte)
Herrialdea Ekuador
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Pisua76 kilogramo
Altuera167 zentimetro

Facebook: neisipatricia.dajomesbarrera Instagram: neisi_dajomes Olympic.org: neisi-patricia-dajomes-barrera Edit the value on Wikidata

Neisi Patricia Barrera Dajomes, ezizenez Pato, (Puyo, 1998ko maiatzaren 12a) pisu-jasotzaile ekuadortarra da. Tokioko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen eta Pariskoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Kolonbiako istilu girotik ihesi, familia Ekuadorren errefuxiatu, eta bertan jaio zen Neisi Dajomes.[1]

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina zazpigarren egin zuen ≤69 kilo kategorian. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, pisu-jasotzeko ≤76 kilo emakumezkoen kategorian, urrezko domina irabazi zuen 263 kg jasoz; Katherine Nye estatubatuarraren (zilarrezko domina) eta Aremi Fuentes mexikarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen, eta Ekuadorko emakumezko batek historian lortu duen aurreneko domina da.[2][3][4][5]

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan ≤81 kg pisuan aritu zen eta brontzezko domina eskuratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Brasil Rio 2016 7.a[6] ≤69 kg 107 + 130 = 237
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina[7] ≤76 kg 118 + 145 = 263
Frantzia Paris 2024 3. postua, brontzezko domina ≤81 kg 122 + 145 = 267

Gainerako jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtean, 17 urtez azpiko munduko txapelduna izan zen halterofilian, eta, 2015ean, Toronton jokaturiko Joko Pan-amerikarretan zilarrezko domina eskuratu zuen. 2017an Estatu Batuetan jokaturiko Munduko txapelketan, zilarra lortu zuen. 2018an, Turkmenistanen izan zen Munduko txapelketa absolutuan, brontzezko bi domina eskuratu zituen. 2019an, Limako Pan-amerikarrak irabazi zituen,[8] eta, urte berean, Thailandian berriz ere, bi brontzezko domina lortu zituen.[9]

Gainerako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Ameriketako Estatu Batuak Anaheim 2017 2. lekua, zilarrezko domina ≤76 kg 108 + 132 = 240
Turkmenistan Asgabat 2018 3. postua, brontzezko domina ≤76 kg 117 + 142 = 259
Thailandia Pattaya 2019 3. postua, brontzezko domina ≤76 kg 110 + 135 = 245
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Kanada Toronto 2015 2. lekua, zilarrezko domina ≤69 kg 100 + 125 = 225
Peru Lima 2019 1. postua, urrezko domina ≤75 kg 115 + 140 = 255

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Oñate, Sara. (2021-08-01). «Los padres de Neisi Dajomes llegaron como refugiados a Ecuador hace más de 20 años» El Comercio (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. (Gaztelaniaz) Ladines, Ronald. (2021-08-01). «¡ORO HISTÓRICO! Neisi Dajomes es la primera mujer medallista olímpica de Ecuador» El Comercio (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. (Gaztelaniaz) «La ecuatoriana Neisi Dajomes hace historia y gana oro en pesas; la mexicana Aremi Fuentes logra bronce» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  4. «Neisi Patricia Barrera Dajomes» olympedia.org (Ingelesez)
  5. «Neisi Patricia Barrera Dajomes» olympics.com (Gaztelaniaz)
  6. Emaitzak 2016 olympedia.org
  7. Emaitzak 2020 olympedia.org
  8. Txantiloi:Es-EC Rojas, Carlos Augusto. (0001-11-30). «Neisi Dajomes consigue la primera medalla de oro para Ecuador en los Juegos Panamericanos Lima 2019» El Comercio (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  9. (Gaztelaniaz) Verdezoto, Kevin. «Neisi Dajomes consigue doble medalla de bronce en Mundial» www.ecuavisa.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]