Aremi Fuentes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aremi Fuentes
Bizitza
JaiotzaTonalá1993ko maiatzaren 23a (30 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaAutonomous University of Mexico (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpisu-jasotzailea
Jasotako sariak

Instagram: aremifuentes.mx Edit the value on Wikidata

Aremi Fuentes Zavala (Tonalá, Chiapas (Mexiko), 1993ko maiatzaren 23a) pisu-jasotzaile mexikarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ean, Panamerikar Jokoetan irabazi zuen aurreneko nazioarteko domina, brontzezkoa, hain zuzen ere, eta, 2015ean, hirugarren izan zen, berriro ere, Toronton.[1] 2019an, zilarrezkoa erdietsi zuen Liman.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan, hirugarren izan zen, eta brontzezko domina lortu zuen halterofilian ≤76 kilo kategorian, bi jasoalditan 245 kilo jasoz. Abioan, 108 kg jaso zituen, eta, bi denboratan, 137; guztira, 245 kilo jaso zituen Aremi Fuentesek; Neisi Dajomes ekuadortarraren (urrezko domina) eta Katherine Nye estatubatuarraren (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen.[2] Chiapastar batek irabazten duen aurreneko olinpiar domina da.[3][4][5]

Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Japonia Tokio 2020 3. postua, brontzezko domina halterofilia ≤76 kg, emakumezkoa.[6] 108 + 137 = 245

Gainerako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Frantzia Paris 2011 20. 69 kg 99 + 123 = 222
Ameriketako Estatu Batuak Houston 2015 20. 69 kg 95 + 120 = 215
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Pisua (arrankada + bi denbora = guztira)
Mexiko Guadalajara 2011 3. postua, brontzezko domina 69 kg 101 + 120 = 221
Kanada Toronto 2015 3. postua, brontzezko domina 69 kg 98 + 125 = 223
Peru Lima 2019 2. lekua, zilarrezko domina 76 kg ?

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Aremi Fuentes obtiene bronce en halterofilia panamericana» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Gaztelaniaz) Sotelo, Ricardo. (2021-08-01). «La halterofilista Aremi Fuentes le da su tercer bronce a México» UDG TV (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. (Gaztelaniaz) «Aremi Fuentes, la primer chiapaneca de la historia en ganar una medalla olímpica» Chiapasparalelo 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  4. «Aremi Fuentes» olympedia.org (Ingelesez)
  5. «Aremi Fuentes» olympics.com (Gaztelaniaz)
  6. Emaitzak 2020 olympedia.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]