Nel blu dipinto di blu (Volare)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domenico Modugno abeslaria, 1958ko Eurovision lehiaketan Nel blu dipinto di blu abestuz.

Nel blu dipinto di blu (euskaraz "Urdinean, urdinez margotua"), maiz Volare ("Hegan egin") soilik deitua, Domenico Modugno italiar abeslariaren abestirik ospetsuena da.

1958ko Sanremoko kantu jaialdian abestia aurkeztu eta lehiaketa hura irabazi zuen; ondoren, urte bereko Eurovision Abesti Lehiaketan ere aurkeztu eta hirugarren postuan geraitu zen. Nazioartean sekulako arrakasta lortu zuen.

Gerora, abeslari eta musika talde ospetsu hauek haren bertsio ugari abestu dituzte: Dean Martinek, Frank Sinatrak, Gipsy Kingsek, Barry Whitek, Paul McCartneyk eta Luciano Pavarottik, besteak beste.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italieraz
Penso che un sogno così non ritorni mai più,
mi dipingevo le mani e la faccia di blu,
poi d'improvviso venivo dal vento rapito,
e incominciavo a volare nel cielo infinito…

Volare... oh, oh!...
Cantare... oh, oh, oh, oh!
Nel blu dipinto di blu,
felice di stare lassù.

E volavo, volavo felice,
più in alto del sole ed ancora più su,
mentre il mondo pian piano spariva lontano laggiù,
una musica dolce suonava soltanto per me...

Volare... oh, oh!...
Cantare... oh, oh, oh, oh!
Nel blu dipinto di blu,
felice di stare lassù.

Ma tutti i sogni nell'alba svaniscon perché,
quando tramonta, la luna li porta con sè.
Ma io continuo a sognare negli occhi tuoi belli,
che sono blu come un cielo trapunto di stelle.

Volare... oh, oh!...
Cantare... oh, oh, oh, oh!
Nel blu degli occhi tuoi blu,
felice di stare quaggiù.

E continuo a volare felice,
più in alto del sole ed ancora più su,
mentre il mondo pian piano scompare negli occhi tuoi blu,
la tua voce è una musica dolce che suona per me...

Volare... oh, oh!...
Cantare... oh, oh, oh, oh!
Nel blu degli occhi tuoi blu,
felice di stare quaggiù.

Nel blu degli occhi tuoi blu,
felice di stare quaggiù.
Nel blu degli occhi tuoi blu,
felice di stare quaggiù,
con te!

Euskaraz
Horrelako amets bat ez dela inoiz itzulitzen pentsatzen dut
eskuak eta aurpegia urdinez margotzen nituen,
ondoren, bat batean, haizeak bahitzen ninduen,
eta mugarik gabeko zeruan hegan hasten nintzen…

Hegan egitea... oh, oh!...
Abestea... oh, oh, oh, oh!
Urdinez margotutako urdinean,
han goian egoteaz alai.

Eta alai, alai hegan egiten nuen,
eguzkia baino gorago eta are gorago,
mundua han behean piskanaka desagertuz zihoan bitartean,
musika goxo bat niretzat bakarrik jotzen zen...

Hegan egitea... oh, oh!...
Abestea... oh, oh, oh, oh!
Urdinez margotutako urdinean,
han goian egoteaz alai.

Baina amets guztiak goizaldean ezabatzen dira,
eguzkia sartzen denean, ilargiak berarekin bat eramaten dituelako.
Baina ni zeure begi ederretan amestuz segitzen dut,
izarrez beteriko zerua bezain urdinak baitira.

Hegan egitea... oh, oh!...
Abestea... oh, oh, oh, oh!
Zure begi urdinen urdinean,
hemen behean egoteaz alai.

eta alai hegan egiten segitzen dut,
eguzkia baino gorago eta are gorago,
mundua zure begi urdinetan desagertuz doan bitartean,
zure ahotsa niretzat jotzen duen musika goxoa da...

Hegan egitea... oh, oh!...
Abestea... oh, oh, oh, oh!
Zure begi urdinen urdinean,
hemen behean egoteaz alai.

Zure begien urdinean,
hemen behean egoteaz alai.
Zure begi urdinen urdinean,
hemen behean egoteaz alai,
Zurekin!

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]