Domenico Modugno
Domenico Modugno (Polignano a Mare, 1928ko urtarrilaren 9a - Lampedusa, 1994ko abuztuaren 6a) italiar abeslari eta politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan Erromara joan zen zineman aritzeko asmoarekin, baina berehala abeslari hasi zen. Erroman bizi zela hainbat lan idatzi zituen Fonit Records etxearentzat, sizilieraz lehenbizi eta italieraz ondoren. Grabatu zituen lehenengo kantuen artean aipatzekoak dira La Donna Riccia (1956) eta Lazzarella (1957). 1958an, San Remoko sari ospetsua irabazi zuen Nel blu dipinto di blu (Volare) abestiarekin. Abesti hark berehala hartu zuen lehenengo lekua Estatu Batuetan, eta baita munduko beste hainbat herrialdetan ere.[1]

Ondoren, arrakasta handiko beste lan batzuk egin zituen: Piove (1959); Addio, Addio (1962); edo Dio Come Ti Amo (1966). 1960ko hamarraldiak aurrera egin ahala, Modugnoren ospeak beherantz egin bazuen ere, Italian garrantzi handiko abeslaria izaten jarraitu zuen. Hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu munduan osoan zehar.
1992an hil zen. 2009an, bere jaioterri Polignanon omenezko eskultura inauguratu zioten, Hermann Mejer artistaren lana [2]. Plaza batean dago non inguruko eserlekuetan zizelkatuta dauden Nel blu dipinto di blu bere kantu ospetsuenaren hitzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Il sito ufficiale di Domenico Modugno» www.domenicomodugno.it (kontsulta data: 2025-12-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lungomare Domenico Modugno» Italia.it (kontsulta data: 2025-12-25).