Neomizina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Neomizina
Neomycin B C.svg
Datu klinikoak
Legezko egoera
?
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 1404-04-2
ATC kodea ?
ChEBI CHEBI:7507
Datu kimikoak
Formula ?

Neomizina aminoglikosidoen familiako antibiotikoa da, gehienbat era topikoan (krema, pomada eta begietako tantak) erabiltzen dena. 1949. urtean isolatu zen estreinekoz Selman A. Waksman-en laborategian, beste antibiotiko batzuk ere (estreptomizina, aktinomizina...) aurkitu zituen laborategi berean. Streptomyces fradiae izeneko bakterioak ekoizten du era naturalean antibiotiko hau.

Aminoglikosido guztiak lotura glikosidikoen bidez loturiko aminoazukreez osaturik daude. Beren jarduerari dagokionez, bakterioen erribosomak kaltetu eta proteinen sintesia galarazten dute.

Bakterioen erribosomak eta zelula eukariotoenak desberdinak dira. Neomizinak bakteriar erribosomei atxikitzeko gaitasuna du, proteinen sintesia oztopatuz. Proteinak sortu ezean, bakterioak berehala hiltzen dira.

Antibiotiko honek, beraz, toxikotasun hautakorraren araua ondo betetzen du: eraso egiten die bakterioei, giza-zelulak kaltetu gabe.

Neomizina oso gaizki xurgatzen da heste mailan. Hori dela-eta, era topikoan hartu ohi da.

Jarduera bakterizida du eta bakterio Gram negatiboei, bereziki, eraso egiten die, baina baita Gram positibo batzuei ere. Enterobakterioen aurka oso eraginkorra da.

Antibiotiko aminoglikosido guztien antzera giltzurrunak eta barne-belarria kalte ditzake.