Neopalpa donaldtrumpi
| Neopalpa donaldtrumpi | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Gelechiidae |
| Leinua | Gnorimoschemini |
| Generoa | Neopalpa |
| Espeziea | Neopalpa donaldtrumpi Nazari, 2017 |
| Banaketa mapa | |
Neopalpa donaldtrumpi Neopalpa generoko sits bat da. Kaliforniako hegoaldean eta Mexikoko iparraldean bizi da. 2017an Vazrick Nazari zientzialari kanadiarrak deskribatu zuen lehen aldiz[1]. Izena hautatu zuen aukeratu berria zen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ilea gogora ekarri ziolako.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neopalpa generoa eta Neopalpa neonata espeziea 1998an deskribatu zituen Dalibor Povolnýk[2]. Bi hamarkaa beranduago Nazarik bere lana berrikusi eta bildutako espezimenak analizatu zituen[3]. Espezimen horietako batzuk bigarren espezie batekoak izan zitezkeela proposatu zuen. Buruan zituen ezkata zuri-horixkek Donald Trumpen orrazkeraren antza zutela eta, izendapena eman zion[4][5].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainazala zuri-horixka da, hegalean eta aldeetan dituen marka marroiak izan ezik. Hegoen arteko tartea 3 milimetrotik 4.6 mm.ra doa. Hegoak antzekoak dira ar eta emeetan. Antenek hegoen bi heren neurtzen dute eta burua ezkata zuri-horixkekin estalia dago[4][5]. N. neonatarekin alderatuta arren genitalak txikiagoak dira eta emeen genitalek seta oso gutxi eta txikiak dituzte.[4]
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neopapla donaldtrumpi Gelechiidae barruan sailkatzen da, hostoetan zirkuluak egiten dituztelako ezagunak[6]. Sitsa urte osoan zehar bizi dela ematen du, baina zein landaretan bizi diren eta zenbat denboraz ezezaguna da[7]. Bere habitata urbanizazioagatik kaltean dago[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Scientists Just Named a Tiny Moth After Donald Trump. (kontsulta data: 2017-01-26).
- ↑ Povolný, Dalibor. (1998). «Neopalpa gen. n. and Eurysaccoides gen. n. — two new genera of the tribe Gnorimoschemini from California, with the description of three new species (Lepidoptera, Gelechiidae)» Revista de Lepidopterología (Sociedad Hispano-Luso-Americana de Lepidopterología) 26: 139–146..
- ↑ (Ingelesez) Fitch, Chris. Meet the Trump moth - Geographical. (kontsulta data: 2017-01-26).
- 1 2 3 (Ingelesez) Nazari, Vazrick. (2017-01-17). «Review of Neopalpa Povolný, 1998 with description of a new species from California and Baja California, Mexico (Lepidoptera, Gelechiidae)» ZooKeys 646: 79–94. doi:. ISSN 1313-2970. (kontsulta data: 2017-01-26).
- 1 2 Germany, SPIEGEL ONLINE, Hamburg. Neopalpa donaldtrumpi: Motte trägt nun Namen von Donald Trump - SPIEGEL ONLINE - Wissenschaft. (kontsulta data: 2017-01-26).
- ↑ The Metaphorical Meaning of a Moth Named After Trump. 2017-01-20 (kontsulta data: 2017-01-26).
- ↑ Research: Recently described moth named in honour of new US president. (kontsulta data: 2017-01-26).
- ↑ (Ingelesez) NatureWorldNews. (2017-01-19). «New Moth Species With Yellowish-White Scales, Small Genitals Named After Donald Trump» Nature World News (kontsulta data: 2017-01-26).