Edukira joan

Nerea Ariznabarreta Izkue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Ariznabarreta Izkue

Bizitza
JaiotzaEibar1981eko maiatzaren 7a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaLISPA
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta kontalaria

Facebook: nerea.ariznabarreta Edit the value on Wikidata
Maite Rosende Gutierrez eta Nerea Ariznabarreta Izkue (eskuinean), 2024

Nerea Ariznabarreta Izkue (Eibar, Gipuzkoa, 1981ko maiatzaren 7a) narratzailea eta antzerkigilea da.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerea Eibar hiri armagile, eta industrialean jaio zen. Txikitan asteburu guztiak bere aitaren baserrian igaro zituen. Aitak, ipuinak, elezaharrak eta haurtzaroko bizipenak kontatu eta asmatzen zizkion eta Nereak errealitate majiko hori gustura jasotzen zuen. Amarengandik abesteko zaletasuna jaso zuen. Amak ipuinak grinez kontatzen zizkion, pertsonaiei ahots ezberdinak jarriz eta kantuak asmatuz. Eta nahasketa horretatik atera zen Nerea, narratzailea eta antzerkigilea.[3]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua da. Pianoa ikasketak ere egina, 2001ean eskuratu zuen titulua. Erdi mailako musika-prestakuntza ere badu. Dantza garaikidea, afrikarra, adierazkorra, flamenkoa eta capoeira ikastaroak egina da.[2]Londresen eta Berlinen egin ditu ikasketak. Hainbat ikastaro eta bestelako ikasketekin osatu du formakuntza: gorputz hezkuntza, antzerki fisikoa eta clowna.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an hasi zen ipuinak kontatzen eta 2008an antzerki-konpainia bat sortu zuen bi lagunekin batera. Esperientziak eta zenbait ikastarok narratzaile gisa trebatu dute eta bestelako ikasketek istorioak ahotsarekin, keinuarekin, objektuekin eta kantuekin asmatzera eta kontatzera eraman dute.[2]

Zurrumurru izeneko konpainia sortu zuen 2008an, eta Naita Produkzioak izenekoa, berriz, 2017an.[4]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian hainbat ikuskizun eskaini ditu, bestea beste:

Urtea Ikuskizuna Konpainia Zuzendaria
2020 Pinocchio GORAKADA Ze Barros
2020 Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean NAITA Produkzioak Saioa Iribarren
2019 Amatxik Dixit Cía Goitibera Saioa Iribarren
2019 AIOKO Zurrunka Teatro Itziar Rekalde
2018 Somewhere maybe here / Edonon agian hemen Cat Gerrard Cat Gerrard
2017 EL HERMANO DE SANCHO Laurentzi Producciones Lander Iglesias
2012 El Circo de la pulga Zurrumurru Antzerki Taldea CREACIÓN COLECTIVA
2011 El viaje de Sialuk la osita parda En La Lona Pablo ibarluzea
2010 Exodo En La Lona Andrés Fresno
2009 Mementu Ridiccoli En La Lona Susana Alfieri

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goenkale ETB1
wazemank ETB1

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2024an Nereak Etxepare Album ilustratu saria eskuratu zuen beldurrari buruzko 'Mamuki' album umoretsuagatik, Maite Rosende ilustratzaile donostiarraren ilustrazioekin hornitua. Beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu hau aurkeztu ziren 31 lanen artean nagusitu zen.[1][5][6] Argitalpena: Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2024ko udazkenean.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Echevarría, Jan. (2024-06-27). «'Mamuki' album ilustratua, 2024ko Etxepare saria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  2. a b c Iametza. «NEREA ARIZNABARRETA IZKUE» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  3. «Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta» ZUZEU 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  4. «Nerea Ariznabarretak Etxepare Saria irabazi du Mamuki albumarekin» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  5. Agirre, Jon. (2024-06-26). «'Mamuki' albumak jaso du 2024ko Etxepare saria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  6. «Nerea Ariznabarretak Etxepare Saria irabazi du Mamuki albumarekin» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  7. «Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta» ZUZEU 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]