Maite Rosende Gutierrez
Maite Rosende Gutierrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1991 (32/33 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola de la Llotja (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Maite Rosende Gutierrez (Donostia, Gipuzkoa, 1991) ilustratzailea da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maite pinturez inguratuta bizi da umea zenetik. Batxiler Artistikoa ikasi zuen eta amaitzean Bartzelonara joan zen pintura muraleko goi-mailako gradu bat egitera. Ilustrazioa ikasi ondoren, Bartzelonako etapa amaitutzat eman zuen. Hainbat diziplina artistikotan trebatzen jarraitu zuen, baita diseinu grafikoan, argazkigintzan eta bideo-edizioan ere. Freelance egiten du lan ikus-entzunezko piezen, kartelen eta ilustrazioen enkarguak eginez, bere lan pertsonalak albo batera utzi gabe.[1]
Hainbat erakusketa egin ditu eta haur eta gazte literaturaren esparruan lan egin du Mamut (Bartzelona) eta Denonartean (Iruñea) argitaletxeekin. Iberoamerica Ilustrak (Mexiko, 2021) saritu zuen bere lana, eta Bolognako Liburu Azokarako (2023) hautatu zuten.[1][3]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko otsailean/martxoan Eibarren (Portalea aretoan) "LAS ESTACIONES. DE LA UNA A LAS DIEZ” "GELTOKIAK. ORDU BATETIK HAMARRAK ARTE ". erakusketa jarri zuen, Eibarko Udalak eta Portalea kultur etxeak sustatua, Katapulta Plataformarekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.[4]
Muralak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Muralismoaren alorrean ere lan egiten du, eta 2021ean Donostiako Altza Apain Kaleko Arte Topaketetan 60 metroko mural batekin parte hartu zuen, Larratxo pasealekuan.[5] eta Zaragozako Asalto Jaialdian ere hartu zuen parte.[6]
Kartelgintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kartelgintzan lan ugari eginikoa da eta 2015, 2016 eta 2017an irabazi zuen Donostiako Zinemaldiaren kartel lehiaketa, sail desberdinetarako eginiko lanekin.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016 eta 2017an Donostiako Zinemaldiaren kartel lehiaketa irabazi zuen.[6][7][8]
- 2021ean Iberoamerica Ilustrak (Mexiko) saritu zuen bere lana.
- 2023an Bolognako Liburu Azokarako hautatu zuten.[9]
- 2024an Maitek Etxepare saria eskuratu zuen beldurrari buruzko 'Mamuki' album umoretsuagatik, Nerea Ariznabarreta eibartar idazlearekin batera. Beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu hau aurkeztu ziren 31 lanen artean nagusitu zen.[10][11][12]Argitalpena: Saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2024ko udazkenean.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Maite Rosende eta Nerea Ariznabarreta» ZUZEU 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosende | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ Tanco, Miguel. Ilustradores Hispanoamericanos seleccionados para la exposición de Bolonia 2023 – Proyectos Ilustrados. (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosende» KATAPULTA - Plataforma 2023-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Semáforos, flores y pájaros, los protagonistas del mural de Maite Rosende» Onda Vasca 2021-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ a b «Semáforos, flores y pájaros, los protagonistas del mural de Maite Rosende» Onda Vasca 2021-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ «El Festival de San Sebastián quiere ser el “punto de encuentro” del cine» La Vanguardia 2016-05-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ Gómez, Mirari. (2016-05-05). «Los carteles de la 64 edición del Festival de Cine de San Sebastián» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
- ↑ Echevarría, Jan. (2024-06-27). «'Mamuki' album ilustratua, 2024ko Etxepare saria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute Etxepare saria, ‘Mamuki’ albumarekin» Berria 2024-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ «Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’» KULTUR SHAREA 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
- ↑ .