Edukira joan

Nicola Coughlan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicola Coughlan

(2021)
Bizitza
JaiotzaGalway1987ko urtarrilaren 9a (37 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaCalasanctius College (en) Itzuli
Birmingham School of Acting (en) Itzuli
Oxford School of Drama (en) Itzuli
Irlandako Unibertsitate Nazionala
Royal Birmingham Conservatoire (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm1965552 Allocine: 593173
Twitter: nicolacoughlan Instagram: nicolacoughlan Edit the value on Wikidata

Nicola Coughlan (Galway, Irlanda, 1987) irlandar aktorea da. Channel 4 katearen Derry Girls sitcomean agertzeagatik eta Bridgerton Netflixeko telesailean Penelope Featherington gorpuzteagatik egin zen ezaguna batik bat.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicola Coughlan 1987ko urtarrilaren 9an jaio zen Galwayn, Irlandan, eta Oranmoren hazi zen [1] . Armadako ofiziala du aita eta etxekoandrea ama, senideen artean alaba txikia da [2] . Bost urte zituela, bere ahizpa nagusia eskolako antzezlan batean ikusten, aktore izatea erabaki zuen [3] . Scoil Mhuire lehen hezkuntzako ikastetxean eta Calasanctius Collegen bigarren hezkuntzakoan ikasi zuen [4] [5]. Ingelesean eta Zibilizazio Klasikoan lizentziatu zen Irlandako Unibertsitate Nazionalean [1] [6] .

Ingalaterrara joan zen antzezletzan karrera egitera, eta Oxford School of Drama eta Birmingham School of Acting ikastetxeetan ikasi zuen. Aukera profesionalagatik Londresera joan zen bizitzera. Han hainbat lan egin zituen txikizkako merkataritzan [7] aktore heldu gisa enplegua bilatzen saiatu zen bitartean, baina zailak izan zituen hastapen horiek [8] [2] .

Jess and Joe Forever antzezlanerako Londresko The Old Vic-en lortu zuen azkenean rol protagonista (Jess, 2016an) eta bira ere egin zuen lan horrekin[3].

Telebistan 2018an lortu zuen bideak irekiko zizkion rola, Clare Devlinen papera, Derry Girls serieko pertsonaia nagusietako bat. Telesaila 2018ko urtarrilean eta otsailean eman zuten Channel 4 -n. Baina nazioarteko oihartzuna Netflix streaming plataforman eman ondoren etorri zen [9] .

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Nicola Coughlan Londresko Donmar Warehouse antzokiko Prime of Miss Jean Brodie funtzioetan zen bitartean, The Guardianen artikulua idatzi zuen [10] salatzeko antzerki-kritikariek aktoreen gorputzak kritikatzeko duten joera, hor ere lodifobia handia zegoela iritzirik [11] [12] .

2019ko otsailean, 28 emakumeko talde baten buru izan zen, bakoitza maleta bat garraiatuz, eta Londresko Westminster zubia zeharkatu zuten Ipar Irlandan abortua legeztatzeko eskatzeko. Ingalaterrara abortatzera bidaiatu behar zuten emakumeak irudikatu nahi izan zituzten ekintzarekin [13] [14] [15] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Nicola Coughlan» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-30 data duen 216386952 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Charlie McBride. (January 11, 2018). «From Oranmore girl to Derry Girl» Galway Advertiser.
  2. a b Soloski, Alexis. (2022-03-18). «The Secret Is Out on This ‘Bridgerton’ Star» The New York Times ISSN 0362-4331..
  3. a b Japleen Khera. (December 25, 2020). «Who Plays Penelope Featherington in Bridgerton? All We Know About Nicola Coughlan» TheCinemacoholic.
  4. Derry Girls star is Galway to her core!. 21 March 2019.
  5. Shane O'Brien. (7 January 2021). «Derry Girls Nicola Coughlan takes us on a tour of her hometown, Galway» Irish Central.
  6. «Derry Girls' Nicola Coughlan on life in NUI Galway, acting, and the impact of the hit comedy show» Student Independent News 2 April 2019.
  7. ‘I feel like a competition winner’: Bridgerton’s Nicola Coughlan on luck, social media and her ‘nice’ list. 2022-02-27.
  8. Peláez, Raquel. (2022-03-18). Nicola Coughlan: "Le he tenido que explicar a mi madre que no tengo la culpa de lo que hace mi personaje de Los Bridgerton" | Celebrities, Moda. .
  9. Maddy Casale. (December 23, 2020). «Woman Crush Wednesday: Nicola Coughlan is the Belle of the Ball in 'Bridgerton'» Decider.
  10. Corr, Shauna; McCahill, Elaine. (2018-06-17). Derry Girls star gets apology after reviewer brands her 'overweight little girl'. .
  11. Derry Girls’ Nicola Coughlan: ‘It bothers me that we reduce women to the size of their body’. 2020-12-12.
  12. Critics, judge me for my work in Derry Girls and on the stage, not on my body | Nicola Coughlan. 2018-06-29.
  13. Laura Silver. (February 26, 2019). «This Is Why The Cast Of Derry Girls Marched On Westminster Today» Grazia Daily.
  14. Shepherd, Alison. (2019-03-05). «Abortion in Northern Ireland: women march in London» BMJ 364  doi:10.1136/bmj.l999. ISSN 0959-8138. PMID 30837241..
  15. «Derry Girls cast fangirl over Ronan in hilarious sketch» RTE 2020-06-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]