Nicola Pisano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nicola Pisano
Nicola Pisano, by Pio Fedi.jpg
Bizitza
Jaiotza 1225
Herrialdea  Italia
Heriotza Toskana1284 (58/59 urte)
Familia
Seme-alabak
Ikaslea(k) Giovanni Pisano
Arnolfo di Cambio Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak Q3925516 Itzuli
Mugimendua Arte gotikoa
Genero artistikoa arkitektoa

Nicola Pisano (baita Niccolò Pisano, Nicola de Apulia edo Nicola Pisanus ere; Apulia, c.1220 - c.1283) italiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Giovanniren aita. Frederiko II.aren gorteko artegileekin egin zituen ikasketak, Erroma klasikoko moldeei jarraituz, eta Toskanara joan zenean, arte erromanikoaren estiloaren aldeko jarreraren aitzindari bihurtu zen eskualde hartan. Pisako bataiategiko pulpitua da eskultorearen obrarik aipagarriena. Berak egin zituen, halaber, Sienako katedraleko pulpitua (1265-1268), Boloniako Santo Domingo elizakoa eta Perugiako iturri nagusiko erliebeak.

Pisanoren lanari buruz esan da, eta arrazoi osoarekin, "Erdi Aroko klasiko handienarena" dela. Izan ere, Pisako bataiategiko pulpituari arreta apur bat jartzen bazaio -nola arkitekturaren hala eskulturaren ikuspegitik-, hain da nabarmena obraren klasikotasuna, ezen zaila gertatzen baita elementu gotikoak ikustea. Elementu horiek arkuen diseinuan, kapitelen forman eta kantoietako estatua askeetan aurkitzen dira. Beste erliebe aipagarri batzuk ere egin zituen Nicola Pisanok, Luccako katedraleko Jaiotza, esate baterako. Irudi trinkoz betetako erliebe hauek argi erakusten dute Nicola Pisanok ongi baino hobeto ezagutu bide zituela erromatarren garaiko sarkofagoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicola Pisano Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.