Nike (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau greziar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nike».
Nike jainkosaren greziar erliebea, Efeso, Turkia.

Nike (antzinako grezieraz Νίκη) greziar mitologian garaipenaren jainkosa da. Maiz, Zeus edo Atenea bezalako, beste jainko-jainkosa ahaltsuago baten eskuan dagoen estatua txiki hegaldun gisa irudikatua da, bai eta ereinotz koro bat daraman hegaldun andere bat bezala ere. [1]

Garaipenaren pertsonifikazioa, bai guduetan, borroketan, kirol lehiaketetan nahiz bizitza zibilean ere, eta kirol eta militar ekitaldien buru zen.

Nike estatubatuar kirol marka ezagunak jainkosa honen izena darama.

Bere baliokidea erromatar mitologian Victoria zen, honekin Atenea txikitan hazi zela uste zelarik.[2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «NIKE» Mitologia griega 2020-01-25 . Noiz kontsultatua: 2020-05-24.
  2. Dionisio de Halicarnaso, Historia antigua de Roma I,33.