Nirvana (musika taldea)
- Artikulu hau estatubatuar musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nirvana (argipena)».
![]() | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria |
![]() |
Musika mota | Rock alternatiboa, grunge |
Urteak | 1987-1994 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) |
Geffen DGC Tupelo Sub Pop |
Taldekideak | |
Kurt Cobain Krist Novoselic Dave Grohl | |
Lehengo taldekideak | |
Chad Channing Jason Everman Dale Crover Dave Foster Aaron Burckhard Dan Peters | |
Sariak | |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Nominazioak |
ikusi
|
Informazio gehigarria | |
MusicBrainz |
![]() |
Last.fm | Nirvana |
@Nirvana | |
www.nirvana.com |
Nirvana AEBtako rock alternatibo eta grunge musika talde bat izan zen. 1987an Washington estatuko Aberdeen udalerrian Kurt Cobain abeslariak eta Krist Novoselic baxu-jotzaileak sortu zuten. Hainbat bateria-jotzaileen sartu-irtenen ondoren 1990an Dave Grohl bateria-jotzailea behin-behinekoz batu zitzaien.
Askok rock musikaren historiako talde esanguratsuenen artean jarri ohi dute, zalantzarik gabe gainontzeko grunge musika taldeen artean nahiz beste generoetako talde askotan eragin handia izan duen taldea izan da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980eko hamarkadaren amaiera aldera taldea Seattle hirira lekualdatu zen, 1989an euren lehenbiziko diskoa izan zen Bleach delakoa argitaratuz.
1991ean Nevermind diskoa argitaratu eta euren ospearen gailurrera iritsi ziren, mundu osoan ezagun egin eta garai hartan sortu eta puri-purian zegoen grunge musikaren taldeen artean nabarmena bilakatuz, gainera grunge musikaren ikus nagusi bilakatzeaz gain, askok X belaunaldia izenez bataiatutako gazte belaunaldi horren bozeramaile ere bihurtu zituzten.
1993an In Utero diskoa argitaratu zuten.
1994ko apirilaren 5ean Kurt Cobain abeslariaren heriotza jazotzearekin batera taldea desegin egin zen.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzeneko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- MTV Unplugged in New York - 1994 (DGC Records)
- From the Muddy Banks of the Wishkah - 1996 (DGC Records)
Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Incesticide - 1992 (DGC Records)
- Nirvana - 2002 (DGC Records)
- Sliver: The Best of the Box - 2005 (DGC Records)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nirvana musika taldearen webgunea (Ingelesez)
Nirvana | ||
---|---|---|
Kurt Cobain • Krist Novoselic • Dave Grohl Diskografia: Estudiokoak: Bleach • Nevermind • In Utero Zuzenekoak: MTV Unplugged in New York • From the Muddy Banks of the Wishkah Bildumak: Incesticide • Nirvana • Sliver - The Best of the Box |