Nissl gorputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karraskari baten hipokanpoaren Nissl tindaketadun sekzio histologiko baten irudia, zenbait neurona mota erakutsiz.

Nissl gorputzak (baita ere Nissl granuluak edo substantzia kromofiloa) basofilo metaketak dira, nerbio zelulen zitoplasman daudenak. Franz Nissl (1860-1919) neurologo alemaniarragatik jasotzen dute euren izena.

Granulu hauek erretikulu endoplasmatiko zimurra dira (espiralean jarritako erribosomekin, eta proteina sintesiko tokiak dira.

Nissl gorputzak dendriten lehen zatian eta perikarionean daude, axoian eta axoik konoan falta dira.

Bere presentziak kolorazio bizi bat nabarmentzen du, zaletasun handia baitute koloratzaile basikoengatik azterketa histologiko bat egiterakoan. Nissle gorputzen presentzia Nisslek garatutako tindatze selektibo baten bidez froga daiteke, ARNaren nukleoz kanpoko granuluak markatzeko erabiltzen den anilinazko tindatze batean oinarritzen dena.

Aldaerak agertzen dituzte baldintza fisiologiko batzuen aurrean, eta gaixotasun egoeren kasuan disolbatu eta desagertu egin daitezke (kariolisi).