Nnamdi Azikiwe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nnamdi Azikiwe

NigerianPresidentSeal.png
Nigeriako 1. Presidentea
1963ko urriaren 1a – 1966ko urtarrilaren 16a
Ondorengoa Johnson Aguiyi-Ironsi

Nigeriako Gobernadore Nagusia
1960ko azaroaren 16a – 1963ko urriaren 1a
Aurrekoa James Wilson Robertson

Jaiotza 1904ko azaroaren 16a
Zungeru, Nigeria
Heriotza 1996ko maiatzaren 11
Enugu, Nigeria
Ezkontidea Flora Azikiwe
Erlijioa Kristaua

Benjamin Nnamdi Azikiwe (Zungeru, 1904ko azaroaren 16a - Enugu, 1996ko maiatzaren 11), izengoitiz 'Zik', nigeriar politikaria izan zen. Erresuma Batutik independentzia lortu ondorengo Nigeriako Errepublikako lehenbiziko presidentea izan zen, 1963ko urriaren 1etik 1966ko urtarrilaren 16ra arte[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925etik 1934ra bitartean, Estatu Batuetan osatu zituen Nigerian hasitako ikasketak. 1937an sorterrira itzuli zenean, egunkari-kate bat sortu, eta herrialdeko politikagintzan murgildu zen, lehenik Nigeriako Gaztediaren Mugimenduan eta gero Nigeria eta Kamerungo Kontseilu Nazionala (NCNC) alderdiaren barruan lan eginez. Alderdi horretako kide gisa, Nigeriako Legegile Biltzarrerako hautatu zuten 1946an, eta 1953tik 1959ra bitartean, Ekialde Eskualdeko lehen ministro izan zen. 1959an, berriz, hauteskunde federalak irabazi, eta Abubakar Tafawa buru zuen Iparraldeko Herriaren Kontseilua alderdiarekin batera, koalizio-gobernua osatu zuen. Hitzarmen horren ondorioz, Nigeriako gobernari federala eta senatuko lehendakari izan zen, 1960tik 1963ra bitartean.

1963an, Nigeriako Errepublika aldarrikatu zenean, Azikiwe estatu berriko lehen lehendakaria izan zen, eta kargu horretan iraun zuen 1966ko estatu-kolpera arte. Hurrengo urtean, Ekialdeko Eskualdearen askatasunaren aldeko matxinadan esku hartu zuen, bere jarraitzaile igboekin batera. Azikiwe ahalegindu zen, baina ez zuen Afrikako beste herrialde batzuen laguntzarik lortu, eta 1970ean, independentziaren ondoren Biafra deitu zen herrialdeak amore eman behar izan zuen. Horren ondoren, oposizioko kide, eta 1972tik 1975era bitartean, Lagosko Unibertsitateko errektore izan zen. Konstituzio berria aldarrikatu ostean, 1984an legez kanpo utziko zuten Nigeriako Alderdi Popularraren lehendakarigai izan zen, ozta-ozta irabazi zituen 1979ko hauteskundeetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nnamdi Azikiwe Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko apirilak 28