No Reservations

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
No Reservations
Filma
Jatorrizko izena No Reservations
Urtea 2007
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Australia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Scott Hicks
Gidoigilea(k) Sandra Nettelbeck
Antzezlea(k)
Catherine Zeta-Jones
Aaron Eckhart
Abigail Breslin
Patricia Clarkson
Lily Rabe
Bob Balaban
Arija Bareikis
Brían F. O'Byrne
John McMartin
Matthew Rauch
Zoë Kravitz










Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Castle Rock Entertainment
Village Roadshow Pictures

Edizioa Pip Karmel
Bestelako lanak
Musikagilea Philip Glass
Argazki-zuzendaria Stuart Dryburgh
Kanpo loturak
http://noreservationsmovie.warnerbros.com/mainsite/index.html

No Reservations (euskaraz Erreserbarik Gabe) 2007ko Scott Hicks australiar zinema zuzendariaren amodiozko komedia filma bat da. 2001eko Mostly Martha alemaniar filmaren berregokitzapena da. Catherine Zeta-Jones, Aaron Eckhart, Abigail Breslin eta Patricia Clarkson aktoreek antzeztu zuten.

Mark Isham musikagileak filma honetako soinu bandarako konposatu zuen Building A Family ("Familia Bat Eraikiz") doinuak ospea bereganatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York. Kate Armstrong (Catherine Zeta-Jones) ospe handiko sukaldaria da, bizitza bere lanbideari emana dio. Bapatean bere arreba istripu baten ondorioz hil ondoren haren 9 urteko alaba eta bere hiloba den Zoe (Abigail Breslin) neskatoaren arduradun bilakatuko da. Aldi berean, Katen bizitzan Nick Palmer (Aaron Eckhart) agertuko da, Katek lan egiten duen Manhattango jatetxeko chef berria, biak sukaldari oso langileak izanik sukaldean erabaki ausartak hartu eta bien arteko lehia profesional latza piztuko da. Katek laneko tentsioari aurre eginten ikasi beharko du, une berean Nickekin duen lehia bien arteko elkar maitemintzean bilakatuko delarik. Katen azken erronka Zoekin harremana estutu eta berarekiko duen maitasuna agertaraztea izango da, bai eta Nickekin batera bizituz zoriontsu izatea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]