Zoë Kravitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zoë Kravitz
Zoe Kravitz 2 by David Shankbone.jpg
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1988ko abenduaren 1a (29 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
askenazia
Familia
Aita Lenny Kravitz
Ama Lisa Bonet
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa, telebista-aktorea, ahots-aktorea, zinema aktorea eta abeslaria
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra
IMDb nm2368789

Zoë Isabella Kravitz (Los Angeles, Kalifornia, 1988ko abenduaren 1a) estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa da. Gaur egun bere abeslari karreran ez du bere izena erabiltzen, Lolawolf izena baizik. Zoë ezaguna da hainbat pelikuletan agertzeagatik, The Brave One, No Reservations, X-Men: First Class eta Divergent, baita ere Californication telesailean parte hartzeagatik.

Zoë Kravitz Lenny Kravitz musikagilearen eta Lisa Bonet aktorearen alaba da.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kravitz Venice Beach, Los Angeles, Kalifornian jaio zen. Bere aitaldeko amona, Roxie Roker aktorea, Al Roker-en lehengusina, eta bere amaldeko aitona Allen Bonet, afroamerikarra da. Zoë-ren amaldeko aitona Sy Kravitz eta bere aitaldeko amona, Arlene Litman izan ziren, judutarrak.

Kravitz-en gurasoen 1987. urtean ezkondu ziren eta sei urte geroago dibortziatu ziren, 1993an, Zoëk bost urte zituenean. Bere amarekin bizi izan zen hamaika urte eduki arte, eta gero bere aitarekin bizi izan zen, baina udak amarekin pasatzen zituen. Kravitz [Miami Country Day School]era joan zen, Miamin eta geroago Rudolf Steiner School-era, Manhattan, New York, non 2007an graduatu izan zen. Urte berean unibertsitatea hasi, [SUNY Purchase] ikasketak eginez. Urte bat geroago unibertsitatea utzi eta Brooklyn-era bizitzera joan zen, zinema munduan lan egitera.

Karrera aktorea bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kravitz 2007an bere estreinaldia egin zuen No Reservations filmean, Catherine Zeta-Jones eta Aaron Eckhart protagonistekin batera. Urte berean The Brave One filmean prostituta baten papera antzeztu zuen, Jodie Foster eta Terrence Howardekin batera. Zoëk bi filmak amaitu zituen bere ikasketetako azken urtean.

2008an bideo musikal baten protagonista izan zen, Jay-Zekoa “I Know” deiturikoa, eta will.i.an-en bideoan abestu egin zuen, Barack Obama lehendakari izateko laguntzeko. Urte berean, Zoë Birds of America komedia dramatiko film batean agertu zen.

2010ean It’s Kinf of a Funny Story filmean agertu zen, Ned Vizzini eleberriaren moldaketa dena. Urte horretan, Kravitz Twelven agertu egin zen, izen bereko eleberri baten moldaketa zena, Nick McDonellena, non nerabe dirudun batzuei buruz hitz egiten duen Upper East Side, Manhattangoa. Hau 2010eko Sudance Film Festivalen estreinatu zen.

2011n, Californicationgo zortzi atalburutan agertu zen, Pearl pertsonaia interpretatu zuen. Zoë, George Miller zuzendaria austrialiarrengatik aukeratua izan zen, Fury Road protagonista izateko. 2011n filmatzen hasteko helburua zegoen baina azkenean 2012an hasi ziren.

X-Men: First Classen Angle Salvadoreren papera egin zuen, gizagaindiko nerabe bat. Kravitz Londresen filmatu zuen, eta Wire fu praktikatu zuen bere papera antzezteko, bere hegan egiteko ahalmena simulatzeko.

2014an Divergent filmean agertu zen, liburuaren adaptazioa dena eta izen berekoa daukana. Christinaren papera egin zuen, Shailine Woodley eta Theo James aktoreekin batera eta Neil Burger zuzenduta. 2015ean Christinaren papera berriz hartu zuen Divergenten hurrengo filma egiteko, Insurgent.

Modelo eta musikari moduan eduki duen karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kravitz hainbat aldizkaritan agertu egin da, hala nola, French Jalouse, Zine Venus eta Elle. 2009ko azaroan, Vera Wang markaren lurrinaren aurpegia izan zen, eta honen iragarkietan eta web orrialdean atera zen. Baita Alexander Wang diseinatzailearen kanpaina baten protagonista izan zen.

Zoë 2009 sortutako Elevator Flight banda [newyorktar] baten burua izan zen. Banda hau, South by Southwest musika jaialdian parte hartu zuen. Kravitzek adierazi zuen bere karrera musikala hobby bat dela. Gaur egun ez du bere izena erabiltzen honetarako, Lolawolf baizik, eta honekin EP bat atera egin du. Halaber, Miley Cyrusekin lan egin du, eta harreman on bat dauka berarekin. 2016ko uztailaren 20an, Cyrusekin batera “Teardrop” deituriko musika erraz bat atera zuen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kravitzek Lola lolani Momoa (2007ko uztailaren jaiotakoa) izeneko erdi arreba bat dauka, eta Nakoa-Wolf Manakauapo Namakaeha Momoa (2008ko abenduan jaiotako) erdi anai bat ere badauka, bere amaren partetik, Jason Momoa deituriko aktorearekin edukitakoak. 2009tik, Williamsburgen, Brooklyn, New Yorken bizi da.