Noelene Nabulivou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noelene Nabulivou
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Fiji
Jarduerak
Jarduerakaholkulari politikoa
Jasotako sariak

Noelene Nabulivou (1967an edo 1968an jaioa)[1] hainbat alorretako aktibista da, Fijin. Berotze globalari aurre egiten eta genero berdintasunaren alde[2] dihardu, besteak beste.[3][4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabulivou Perth, Australia eta Fiji artean hazi zen. Perthen hainbat kolektibo anarkista, talde migratzaile, indigena eta arte publiko proiektuetan parte hartu zuen.[4] Nazioarteko harremanak eta bakearen inguruko ikasketak egin zituen unibertsitatean.

Bere etxean jasotzen zuen kultura erlijioz eta matxismoz beterikoa zen. Horren ondorioz bere 35 urteak bete arte ez zuen esan lesbiana zela. Garai hartan ez zuen uste, gay izatea , bere belaunaldian zegoen aukera bat zenik. Fijin gaur egun ere legez kontrakoa da sexu bereko ezkontza eta bi emakumezkoren nahiz bi gizonezkoren arteko harremanak izatea. Nabulivouk bere eguneroko bizitzan jasaten dituen bereizkeria eta homofobia deskribatzen ditu.[1]

Nabulivou Suva hirian (Fiji) bizi da, emaztearekin,[4] alabarekin[1] eta familia zabalarekin.[4]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabulivouk lanean dihardu Fijiko eta Pazifikoko bozeramaile gisa Nazio Batuen prozesuetan eta lantaldeetan.

Gainera, Aro Berri Baterako Emakumeekiko Garapen Alternatibak (Development Alternatives with women for a New Era, DAWN) taldearekin eta Sexu eta Ugalketa Osasun eta Eskubideei buruzko Pazifikoko Koalizio Feministarekin dihardu.[4]

Nabulivouk 30 urte baino gehiago daramatza osasun unibertsala babestearen alde lan egiten, nahiz eta azken urte hauetan zailagoa den COVID-19aren pandemia dela eta, krisi klimatikoa geroz eta okerrago dagoelako eta horrekin batera zikloiak sortu eta janari eta ur falta handia dagoelako.

Diverse Voices and Action (DIVA) For Equality[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean, DIVA izeneko erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta proiektu berezietarako aholkulari politikotzat lan egiten jarraitzen du harentzat.[1] Erakunde hori LGBTI erakundean dauden pertsonen alde borrokatzeko sortu zen. Azkenean Astrae eta DIVA elkartu eta batera lan egiten hasi ziren. «Sexu eskubideak, giza eskubideak, genero justizia eta justizia soziala, ekonomikoa, ekologikoa eta klima babestea» da haien lana.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • International Women's Health Coalition Joan B. Dunlop Honoree, 2020

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Greenhalgh, Hugo. «In Fiji, Noelene Nabulivou fights for a ‘liberated' world» Thomas Reuters Foundation News 2020-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. (Ingelesez) «'The most inspiring person I've ever met': your aid worker heroes of 2016» the Guardian 2016-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Ingelesez) «Noelene Nabulivou» The Pacific Community (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. a b c d e (Ingelesez) «Human Rights Activist Noelene Nabulivou On Equality» LOTL 2014-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]