Nomalizo Leah Tutu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nomalizo Leah Tutu

Bizitza
JaiotzaKrugersdorp1933ko urriaren 14a (90 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Familia
Ezkontidea(k)Desmond Tutu  (1955eko uztailaren 2a -  2021eko abenduaren 26a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Nomalizo Leah Tutu, jaiotzez Shenxane, (Krugersdorp, 1933ko urriaren 14a) hegoafrikar aktibista da, Desmond Tuturen alarguna[1][2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1933ko urriaren 14an jaio zen Krugersdorpen, Hegoafrikar Batasunean[2]. 1955eko uztailaren 2an Desmond Tuturekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten, Trevor Thamsanqa, Theresa Thandeka, Naomi Nontombi eta Mpho Andrea, eta denak Swazilandiako Waterford Kamhlaba ikastetxean ikasi zuten[3]. Bederatzi biloba izan zituzten[4]. 2015ean ezkontza-zinak berritu zituzten Orlandon, Soweton[5].

2016an aldaka ebakuntza egin zioten[6].

Ibilbidea eta aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leah Tutu irakasle eta erizaina zen. 1970 eta 1972 bitartean, Botswana, Lesotho eta Swazilandiako Unibertsitateko erregistratzailearen laguntzaile gisa lan egin zuen[2]. Hegoafrikako Etxeko Langileen Elkartea sortu zuen[1]. 1976tik 1984ra Hegoafrikako Arraza Harremanetarako Institutuko Etxeko Langileen eta Enplegatzaileen Proiektuko zuzendaria izan zen[2][4]. 1988an Desmond Tutu Peace Center erakundea sortu zuen. Hitzaldiak ematen ditu eliza eta emakume talde askotan[4].

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000n, National Louis Universityk honoris causa doktoretza eman zizkion Desmond eta Leah Tuturi[2][4].

2009an, We Are Family fundazioak Mattie J.T. Stepanek saria eman zizkion[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Jansen, Jonathan. «The Big Read: Leah Tutu true grit behind the glory» Times Live 2013-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  2. a b c d e (Ingelesez) Turok, Karina. (2009). Life and Soul: Portraits of Women who Move South Africa. Double Storey Publishers.
  3. (Ingelesez) «Our Patron - Archbishop Desmond Tutu» Cape Town Child Welfare jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-18) (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  4. a b c d (Ingelesez) «We Are Family Foundation - Honorees» We Are Family Foundation (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  5. (Ingelesez) Harley, Nicola. «Desmond Tutu renews wedding vows» The Telegraph 2015-07-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  6. (Ingelesez) Etheridge, Jenna. «Leah Tutu recovering well after surgery» News24 2016-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-04-16).
  7. (Ingelesez) «Archbishop Desmond Tutu & Leah Tutu» We Are Family Foundation (Noiz kontsultatua: 2017-09-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]