Desmond Tutu
Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal, 1931ko urriaren 7-) hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea da. 1966an, Londresen Teologia ikasketak amaitu zituen.
1984ko urriaren 16an, Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, horrela herrikide hegoafrikar beltzen alde egindako lan handia aitortuz.
1994tik aurrera (Afrikako Kongresu Nazionala alderdiak hauteskundeak irabazi zituen urtea), Hegoafrikan zen egoera deskribatzeko, Rainbow Nation (Ortzadar Nazioa) izen-sintagma txanpondu zuen, harrezkero erabili dena Hegoafrikako errealitate multietnikoa deskribatzeko, etnia askotako jendeak elkarrekin bakean bizi izateko duen herria.
1996an, Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zunea ospetsuetako bat izan zen.[1]
Euskal Herriako gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu da eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Desmond Tutu ![]() |
- (Ingelesez) Desmond Tutu Bake Zentroa
- (Ingelesez) Tutu Fundazioa