Non sequitur (figura erretorikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Non sequitur (figura erretoriko)» orritik birbideratua)
Artikulu hau figura erretorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Non sequitur (argipena)».

Non sequitur ((Latinez), "ez zaio jarraitzen"; "ez da, noski, aurrekotik ondorioztatzen") baliabide literarioa, figura erretorikoa eta dialogikoa da, eta maiz erabiltzen da arreta lortzeko edo helburu umoristikoetarako.

Lehen esandakoarekin bat ez datorren zerbait esatea da, eta horregatik da dibertigarria edo harrigarria. Entzuleak edo irakurleak jauzi logikoa antzematen du eta horrek irria edo harridura piztuko du, jakin-mina piztuko du.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide bat topa daiteke gure balada klasikoan:

« 1. Haltzak eztü bihotzik,

2. ez gaztanberak hezürrik.
3. Ez nian uste erraiten ziela
4. aitunen semek gezürrik.

»

Bereterretxen khantoria


Agerikoa da jauzi logiko itzela dagoela lehen bi lerro eta hurrengo bi lerroen artean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kontzepturen arteko aldea nabarmendu behar da: badago alde batetik Non sequitur logika alorrekoa, falazia mota ezaguna, eta beste aldetik literaturaren teorian erabiltzen den figura erretoriko hau.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]