Nora Botero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nora Botero
Bizitza
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, feminista eta ekintzailea

Nora Botero (Kolonbia, XX. mendea) irakaslea, ikertzailea, feminista eta ekintzailea da. 2018an Alcalá de Henareseko Emakume Progresisten Elkarteak Genero-Indarkeriaren aurkako III. Francisca de Pedraza Saria jaso zuen Javier Juárez lankidearekin batera.[1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak egin ostean, 2000 hamarkadan Espainian Jaume I.a Unibertsitatean (Castelló) genero-ikuspegiko master bat egin zuen.[5]

Kolonbiako Medellingo Unibertsitateko irakaslea da. Komunikazio Fakultatean Komunikazio eta Harreman Korporatiboen Programa gaia ematen du. Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, ekintzailea da, eta genero-berdintasuneko sareetako kidea. Hainbat talderekin lan egiten du: “Candelariaren amak” (Medellín), “Mujeres Caminando por la Verdad” eta “Falsos Positivos (Positib faltsuen biktimak diren Soacharen amak ”(Bogotá). Sareetan parte hartzeak aktibismo- eta salaketa-sare garrantzitsua sortu du Mexikon, Guatemalan eta Kolonbian.[3][6] Nora Boterok, bere ikerketa-lanarekin, borroka feminista agerian uzten lagundu du eta historian ezabatutako ehunka emakumeri ahotsa eman die.[2]

Genero-Indarkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroaren 22an Genero-Indarkeriaren aurkako III. Francisca de Pedraza Saria jaso zuen, Javier Juárez lankidearekin batera. Genero indarkeriaren aurkako Emakume Progresisten Elkarteak ematen du, Alcalako Unibertsitatearekin (UAH), Abokatuen Elkargoarekin eta Alcalá de Henaresko Udalarekin elkarlanean. Botero eta Juárezek hamar urte baino gehiagotan egindako irakasle eta ikerlana, giza eskubideen defentsa, genero-berdintasuna eta Latinoamerikan emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako borroka aitortu zitzaien. Saria ematean, kazetaritza-lanaren bidez emakumeen eskubideak defendatzen egin eta egiten duten lana nabarmendu zuten.[1][2]

Genero-indarkeriaren aurkako borroka sustatzeko, Unibertsitateak egin dezakeen lana dela eta, saridunen hauxe esan zuten:

Unibertsitateak, errealitatea eraldatzen duenez, funtsezko zeregina du genero-indarkeriaren aurkako borrokan, zeren eta, ikerketaren eta irakaskuntzaren bidez, sistema patriarkalak bere dispositiboak, hein handi batean inplizituak, aplikatzeko erabiltzen dituen mekanismoak ulertarazteko eztabaida- eta gogoeta-espazioak irekitzen baititu, generoen arteko desberdintasun-egiturak iraunarazten dituztenak. Gainera, unibertsitatea gazteak prestatzeko gunea denez, unibertsitateak aukera eman zuen gure kulturetan nabigatzen duten egitura sexistei eta matxistei aurre egiteko eta haiek agerian uzteko; izan ere, eskema horiek, gehienetan modu inkontzientean, ezberdintasunak eta, beraz, emakumeen aurkako indarkeria bultzatzen dituzte.[2]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an “Berdintasuna eta genero-indarkeria. Latinoamerikatik begiratuta’ hitzaldia eman zuen Alcala de Henaresen.[5][4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Nora Botero y Javier Juárez recibieron el premio Francisca de Pedraza 2018» La Vanguardia 2018-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «Entrevistamos a Nora Botero y a Javier Juárez» Francisca de Pedraza 2021-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Dream-Alcalá. (2018-09-25). «Javier Juárez y Nora Botero, Premio Francisca de Pedraza 2018» Dream Alcalá (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  4. a b Boletines, Coordinación. (2018-10-02). «Paper: PROFESORES DE LA FACULTAD RECIBEN PREMIO INTERNACIONAL POR EQUIDAD DE GÉNERO» Paper (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  5. a b (Gaztelaniaz) Hoy, Alcalá. (2018-11-21). Javier Juárez y Nora Botero reciben este jueves el Premio Francisca de Pedraza en el Paraninfo | Alcalá Hoy. (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  6. (Gaztelaniaz) Hoy, Alcalá. (2018-09-25). Javier Juárez y Nora Botero, Premio Francisca de Pedraza 2018 | Alcalá Hoy. (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]