Norberto Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norberto Torres
Bizitza
JaiotzaSestao1944ko abenduaren 22a (79 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Norberto Torres Biriga "Txirri" (Sestao, Bizkaia, 1944ko abenduaren 22a) Kaikuren patroi handiena izan da, besteak beste 4 Kontxako Bandera eta Espainiako 3 Txapelketa irabazi zituen 70 eta 80. hamarkadetan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza guztia Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteari lotuta pasa du, 16 urte eskasekin 1971ean patroi debuta egin zuenetik. Hasieran batel eta trainerillatan aritu zen baina 1977an traineru nagusia gidatzeari ekin zion. Kaikuren urrezko aroan protagonista nagusia izan zen Jose Luis Korta entrenatzailearekin batera, 1982 artean 4 Kontxa, Espainiako 3 txapelketa eta Euskadiko beste hiru lortu baitzituen. Santurtzirekin izandako lehiak gogoangarriak izan ziren. 1986an izan zuen azken denboraldi ona, 10 bandera irabazi arren ez ordea aurrekoen mailakoa.

Ordutik aurrera gora behera handiko elkartea izan zen Kaiku eta Txirrik bertan jarraitu zuen lanean. 2006an, 61 urte zituela, KAE Ligako 2. mailan Kaiku gidatzera bueltatu zen eta urte hartan Liga eskuratuz maila igo zuen elkarteak. Txirrik bertan jarraitu zuen eta 63 urterekin KAE 1. Liga irabazi eta TKE Ligara igo zuen taldea. Urte hartan Jose Luis Korta itzuli zen Kaikura.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]