Itsasoko Ama Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Sorrera 1967
Herria Euskal Herria Santurtzi, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Txema Vizcaino
Entrenatzailea Euskal Herria Iker Zabala
Patroia(k) Euskal Herria Asier Zurinaga
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Sotera
Palmaresa 3 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
4 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
9 Bizkaiko Txapelketa
2016: Kontxa ez
2016: Liga 10.a (KAE 1 Liga)
Aurten 2.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.itsasokoama.net

Itsasoko Ama Arraun Elkartea Santurtziko arraun elkarte beteranoa da, 1967an sortutakoa. "Sotera" da traineru ezagunaren izena. Azken urteotan emaitza apalak lortzen baditu ere, taldeak palmares luzea dauka, tartean Kontxako Bandera hiru aldiz irabaziz.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoak eta trainerua moreak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea 1967ko azaroaren 26an sortu zuten arren Santurtziren historia oso luzea da, izan ere bere lehenengo garaipena 1917koa baita, Abran lorturikoa Nueva Eulalia traineru horiarekin. 20. hamarkadan estropada asko jokatu zituen Portugalete aldean, 1921koa eta 1930koa irabaziz, eta ondoren 1933an garaipen berri bat eskuratu zuen. Kontxako Banderan ere aritu zen eta hirugarren postuak lortu zituen 1920 eta 1922an. 1943an Kontxan lorturiko laugarren postuak amaiera eman zion lehenengo garai horri.

1967an elkartea sortu zuten Mamariga auzoko zaindaria zen Itsasoko Amaren izena jarriz eta 70. hamarkadako Kaikurekiko lehiak emaitzarik aipagarrienak eman zizkion klubari; 1977 eta 1979an ia bandera guztiak irabazi zituen. Bolada on hori 1985eraino luzatu zen, urte hartan bere azken Kontxako Bandera irabazi baitzuen. Garai haietan famatua egin zen santurtziarren "marea morea" bai eta beraien kantutxoa ere: Sotera es la trainera que quita el hipo a Euskadi entera.

Gaur egun KAE Ligan ari da, eta 2010. urteko liga irabazi bazuen ere, ez zuen lortu TKE Ligara igotzerik. 2012an ere play-offa jokatu zuen baina ezin izan zuen mailaz igo. 2013an 3. postuan gelditu zen.

2014ko martxoaren 23an Deustuko "Bilba" memorialean hartu zuen parte eta hau izan zen datuen arabera Santurtziko traineruak jokaturiko milagarren estropada. Urtea ordea ez da batere ona izan eta azken urteetan Ligaren buruan ibili ondoren aurten zortzigarren postu apala lortu zuen. 2015ean eta 2016an hamargarren egin zuen. 2016an maila galtzea tokatu zitzaion arren, B Liga irabazi zuen Oiartzunek traineru ezin osatu eta A Ligan gelditu zen.

2017an klubaren 50. urteurrena ospatu dute. Urtarrilean KAE 1 edo KAE 2 Ligan egongo zen jakin gabe fitxaje handiak egin zituen, Iker Zabala entrenatzailea eta Asier Zurinaga patroia besteak beste. Azkenean Oiartzunek trainerurik ezin atera eta KAE 1 Ligan aritzeko aukera izan zuen. Denboraldiko lehenengo estropada irabazi zuen eta azkenean KAE Ligako bigarren postua eskuratuz play-offetarako sailkatu zen. Play-offetan traineru onena izan da eta TKE Ligara igotzea lortu du bere historian lehen aldiz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1977, 1979 eta 1985.
  • Bigarrena (4): 1980 eta 1984.
  • Hirugarrena (4): 1920, 1922, 1976 eta 1988.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (13): 1976, 1977, 1979, 1980, 1981, 1982, 1984, 1985, 1988, 1989, 1990, 1991 eta 1995.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (4): 1977, 1979, 1980 eta 1985.
  • Bigarrena (1): 1978.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 1979 eta 1981.

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (9): 1979, 1981, 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1992 eta 1995.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Nerbioiko Sari Handia (3): 1976, 1977 eta 1979.
El Corte Ingles Bandera (4): 1976, 1977, 1979 eta 1989.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (4): 1991, 1992, 1995, 1998
Zarauzko Ikurrina (4): 1979, 1980, 1981 eta 1985.
Etxekoa Santurtziko Bandera (5): 1983, 1985, 2002, 2010, 2017.
Bizkaian Getxoko Bandera (3): 1979, 1987, 1988.
Bilbo Hiriko Bandera (3): 1979, 2005, 2010.
Euskadiko Jokoak (1): 1981.
Portugaleteko Bandera (5): 1986, 1987, 1989, 1996, 2000.
Erandioko Bandera (6): 1988, 1989, 1993, 1994, 1998, 1999.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (1): 1989.
Lekeitio-Ondarroa Trabesia (1): 1990.
Ondarroako Bandera (1): 1993.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1994.
Ibilaldia Bandera (1): 1995.
Sestaoko Bandera (1): 1995.
Nerbioiaren jeitsiera (1): 1996.
Bermeoko Bandera (1): 1999.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2002.
Bizkaitarren BBK Saria (1): 2005.
Areetako Bandera (1): 2005.
Ambilamp Bandera (1): 2009.
Lekeitioko Bandera (1): 2010.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2011.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (1): 1994.
Hondarribiako Promozio Bandera (2): 2000, 2005.
Hernaniko Bandera (1): 2000.
Orioko Bisiguaren Eguna (2): 2010, 2017.
Pasaiako Bandera (1): 2013.
Donostiarra Bandera (1): 2013.
Lapurdin Baionako Bandera (1): 2000.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1977, 1979.
Castro Urdialesko Bandera (3): 1977, 1979, 1980.
Laredoko Bandera (1): 1978.
Portus Amanus Saria (Castro) (1): 1979.
Astilleroko Bandera (1): 1980.
Gurutze Gorriaren Bandera, Castro (2): 1980, 1983.
Santoñako Bandera (2): 1980, 2013.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1981.
Castro Urdialesko jeitsiera: 2001.
Pontejosko Bandera (1): 2004.
Halizan Teresa Herrera Bandera (2): 1988, 1989

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 7.a -
2004 Federazio Liga, 13.a -
2005 Federazio Liga, 10.a -
2006 KAE 1 Liga, 9.a -
2007 KAE 1 Liga, 10.a -
2008 KAE 1 Liga, 10.a -
2009 KAE 1 Liga, 3.a -
2010 KAE 1 Liga, 1.a -
2011 KAE 1 Liga, 6.a -
2012 KAE 1 Liga, 2.a -
2013 KAE 1 Liga, 3.a -
2014 KAE 1 Liga, 8.a -
2015 KAE 1 Liga, 10.a -
2016 KAE 1 Liga, 10.a -
2017 KAE 1 Liga, 2.a -

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko Ama B
Entrenatzailea Euskal Herria Javier Escobar
Kolorea      morea
Trainerua Sotera
Patroia
2014ko liga: 10.a (KAE 2 Ligan)

Santurtziren garai onenetan bigarren traineru bat atera zuen Karmeleko Ama izena hartu zuena. Emaitza onak lortu zituen, tartean Kontxako Banderarako sailkapen bat ere bai.

1977an atera zuen lehen aldiz bigarren trainerua El Corte Ingles Banderako bizkaitarren promozio estropada jokatzeko. 1980an benetako denboraldia egin zuen, 16 estropada, "Kino" txopan zuela. 1981ean Kontxarako garaipen harrigarria lortu zuen, eguraldi aldaketa bortitz baten erruz talde nagusiaren lekua hartu baitzuen. 1982an jokaturiko hiru estropadak izan ziren Karmeleko Ama traineruaren azkenak.

1999 urtean berriz atera zuen bigarren trainerua eta Bizkaitarren Ligako estropadetan aritu zen. 11 trainerutatik 10. bukatu zuen. 2013an lortu zuen berriz ere bigarren traineru bat osatzea KAE 2 Ligan aritzeko. 2014an ere atera du.

Santurtziko Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urtetik aurrera Santurtziko Bandera antolatu du elkarteak. Garai batean sona handiko bandera izan zen, Kontxako Bandera baino astebete lehenago jokatzen baitzen, baina elkartearen maila jeitsierarekin batera Bandera ere liga handietatik kanpo gelditu zen 2001ean. Azken edizioak Karmengo Amaren egunean jokatu dira, uztailaren 16ean, herriko festetan.

Aulki mugikorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]