Edukira joan

Notre-Dameko aldare-mahaia (2024)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Notre-Dameko aldare-mahaia (2024)
Jatorria
Sortzailea(k)Guillaume Bardet (en) Itzuli
Sorrera-urtea2024
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Deskribapena
Honen parte dareopening of Notre-Dame de Paris (en) Itzuli
Kokapena
LekuaParisko Notre-Dame katedrala

Parisko Notre-Dameko aldare-mahaia 2024an egindako aldara-mahai eskultural bat da, Notre-Dameko sutearen ondorengo berrirekieran inauguratu zelarik 2024ko abenduan. Notre-Dame katedraleko koroaren aurrealdean dago kokatua.

2019ko sutean aurreko aldare-mahaia kaltetua geratu zen. Jean Touret eskultorearen lan bat zen, 1989an ezarria eta Jean-Marie Lustiger artzapezpikuaren enkarguz sortua.[1]

Touretena ordezkatzeko lehiaketa egin zen eta 70 artistaren lanak aztertu zituzten.[2] Gero 5 finalistara murriztu zen lehiaketa, eta azkenean Guillaumne Bardet altzari-diseinatzailearen proiektuak irabazi zuen.[3]

Aldarea brontzez egina dago. Aldi berean erlikia-ontzia ere bada, irekiera zeremonian bost santuren erlikiak sartu baitzituen barrura, sagaratzeko unean, Laurent Ulrich artzapezpikuak, 2014ko abenduaren 8an. Hiru emakumezko eta bi gizonezko hauen erlikiak geratu ziren barruan hain zuzen:[4]

Bardetek artzapezpikuaren eta laguntzaileen aulkiak ere diseinatu zituen, baita bataiarri berri bat, eta aldare gaineko kaliza eta ontzi erritualak.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Esthétique de l’autel | Jean Touret. (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  2. (Frantsesez) «Notre-Dame de Paris : le mobilier liturgique de Guillaume Bardet | RCF» www.rcf.fr (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  3. (Ingelesez) «"Simplicity of design was essential for Notre-Dame"» La croix international 2023-07-10 (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  4. (Ingelesez) de Vaux, Valdemar. (2024-11-27). «Notre Dame’s altar will have relics from 5 modern saints» Aleteia — Catholic Spirituality, Lifestyle, World News, and Culture (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).
  5. (Frantsesez) Lefort, Sandrine Rosenberg. (2024-12-06). «Notre-Dame : Le choix de la sobriété pour un réaménagement liturgique à rebondissements» Beaux Arts (Noiz kontsultatua: 2025-01-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]