Maria Eugenia Jesusena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Eugenia Jesusena
Marie Eugénie de Jésus Milleret de Brou.jpg
Bizitza
Jaiotza Metz1817ko abuztuaren 25a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Auteuil1898ko martxoaren 10a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak moja
Santutegia
martxoaren 10
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Assumptionists Itzuli

Maria Eugenia Jesusena, jaiotze-izena Anne-Eugénie Milleret de Brou (Metz, 1817ko abuztuaren 26a - Paris, 1898ko martxoaren 10a), frantziar lekaidea izan zen, Jasokundearen Kongregazioaren sortzailea. Benedikto XVI.ak santutu zuen 2007an. Haren jaieguna martxoaren 10ean ospatzen da.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anne-Eugénie Milleret 1817an jaio zen Metzen, familia dirudun batean. Gurasoak sinestunak ez baziren ere, heziketa katolikoa jaso zuen. 1830ean aitak erreka jo zuen eta, denbora luze gabe, gurasoak bereizi egin ziren; Anne-Eugénie Parisera joan zen amarekin bizitzera. 1832an, ama hil zen kolerak joa, eta Anne-Eugénie Chalons-sur-Marneko lagun aberats batzuen etxera aldatu zen. Bertan erlijiotik urrunduz joan zen. Parisera itzulirik, 1836ko garizuman kristau federa itzuli zen, Henri Lacordaireren predikuak entzun ostean.[1]

Handik aurrera, hezkuntza kristaua emanen zuen kongregazio bat sortzea izan zen haren ametsa. Côte-Saint-Andréko Ama Birjinaren Ikustaldia monasterioan prestakuntza hartu ondoren, Jasokundearen Kongregazioa sortu zuen 1839an. Ordenaren garapenean Emmanuel d'Alzonen laguntza izan zuen. Zenbait gorabehera gainditurik, 1842an ireki zuten lehenbiziko eskola Parisen. 1894 arte izan zen ordenaren ama nagusia; ordurako Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Kaledonia Berria, Italia, Latinoamerika eta Filipinetan kokatuak ziren Jasokundearen ahizpak. Azken urteetan paralisiak joa, 1898ko martxoaren 10ean hil zen.[1] 1975ean Paulo VI.ak dohatsu aitortu, eta 2007an Benedikto XVI.ak kanonizatu zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Eugenia Jesusena Aldatu lotura Wikidatan