Novica Cerović
| Novica Cerović | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Šavnik (en) |
| Heriotza | Šavnik (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata |
| Gradua | jeneral |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa |
Novica Cerović (serbieraz zirilikoan: Новица Цepoвић) Drobnjak klaneko voivoda (duke) montenegroar bat zen, eta bertako tirano otomandar bat, Smail-aga Čengić, garaitu eta hil zuela nabarmendu da, Petri II.a Petrović-Njegoš Montenegroko printze-apezpikuaren babespean. Geroago Montenegroko gobernuko senatari izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cerović Tušinan jaio zen, Drobnjaci klaneko Šavnik ondoan zegoen herri batean, orduan Otomandar Inperioaren parte zen (gaur egun Montenegron). Bere ekintzarik nabarmenena Smail-aga Čengić otomandar tiranoa hiltzeko eraso arrakastatsua burutzea izan zen, Petri II.a Petrović-Njegoš-en babespean, Herzegovinako zatiak Otomandar Inperiotik askatu eta Montenegroko Printzerrira elkartuz.
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere heroitasuna eta Smail-aga Čengić-en heriotza izan ziren Ivan Mažuranić-en Smrt Smail-age Čengića poemaren gaia, askatasunaren aldeko borroka ospatzen zuen poema epiko bat.
Tušinan bere izena daraman dorre bat dago (Novica Cerović dukearen dorrea).