Numantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Numantzia
Numancia (5).jpg
Numantziako etxe baten berreraikitze modernoa.
Numantzia hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Numantzia
Numantzia
Numantzia (Gaztela eta Leon)
Eskualdea Zeltiberia
Koordenatuak 41° 48′ 35″ N, 2° 26′ 39″ W / 41.809586°N,2.444258°W / 41.809586; -2.444258Koordenatuak: 41° 48′ 35″ N, 2° 26′ 39″ W / 41.809586°N,2.444258°W / 41.809586; -2.444258
Historia
Uztea IV. mendea
Kultura(k) Arebakoak, erromatarrak

Numantzia[1] (gaztelaniaz: Numancia; latinez: Numantia) hiri zeltiberiarra izan zen, ezaguna erromatarrei aurre egiteagatik gerra zeltiberiarretan. Hiriaren aurriak egungo Garray udalerrian daude, Soriako probintzian (Espainia).

Erromatarren aurkako borrokak K.a. 153an hasi ziren. Numantziarrak erromatarren zenbait armada garaitu zituzten hurrengo urteetan, hala nola Kinto Fulvio Noblior buru zuena. Hogei urtez Erromako erasoei eutsi ondoren, K.a. 133an, Erromako Senatuak Eszipion Emilianori eman zion agintea Numantziaren kontrako armadaren gainean. Horrek 9 kilometroko hesia altxatu zuen Numantzia dorrez, lubakiz, oholesiz eta abarrez inguratzeko. Setioak hamahiru hilabete iraun ondoren, numantziar gehienek erabaki zuten hiriari su ematea eta bertan hiltzea, erromatarren esklaboak ez bilakatzeko.

Numantzia hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Numantziarrak oso gosetuta zeuden, eta bost gizon bidali zizkioten Eszipioni, erromatarren mende geratuz gereo ondo tratatuko ote zituzten jakiteko. (...) Eszipionek, baina, bazekien zer gertatzen zen hirian, presoek esanda, eta hori dela eta, haren esku jarri behar zutela eta hiria eta armak eman behar zituztela erantzun zien. (...) Numantziarrak asko haserretu ziren, Eszipionen erantzunaren berri izan zutenean (...). Handik gutxira, larru egosiak miazkatzen hasi behar izan zuten, ez baitzuten batere janaririk, ez garirik, ez ganadurik, ez eta belarrik ere. Larru egosiak ere amaitu zirenean, giza haragi egosia jaten hasi ziren. Hain zuzen ere, hildakoen giza haragi egosia jaten hasi ziren, lehen-lehenik. »

—Apiano, "Iberika", K.a. II. mendea.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Numantzia Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.