Kinto Fulvio Noblior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kinto Fulvio Noblior
Antzinako Erromako senataria

unknown value - unknown value
Erromako kontsula

153 K. a. - 153 K. a.
Erromatar zentsore

Bizitza
Jaiotza Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Erroma, ?
Familia
Aita Marko Fulvio Nobilior
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria

Kinto Fulvio Nobilior (latinez: Quintus Fulvius Nobilior), erromatar kontsul bat izan zen, Marko Fulvio Nobilior kontsularen semea, Etoliar Liga garaitu zuena.

Bere kontsulaldian, K.a. 153an, Hispaniara iritsi zen Beloen eta hauen Segedako oppidumaren matxinada bati aurre egiteko, beloei, goi ordokiaren iparraldeko herri zeltiberiarrak batu zitzaizkielarik. Kinto Fulvio Nobiliorrek, bere kanpamendua, Renieblasen ezarri zuen, Numantziatik gertu, non segedarrak babestu ziren arebakoekin batera. Hiria hartzen saiatu zen, hildako asko jasanez zeltiberiarren esku. Berarekin zituen 30.000 soldaduetatik, gutxienez erdiak, guduan hil ziren. Nobiliorrek, bere kanpamendura erretiratu behar izan zuen, non negu gogor bat igaro zuen, bertan, zeltiberiarren aurkako guduetatik bizirik irten ziren erromatarretako asko, jaki eskasiagatik eta hotzagatik hil zirelarik. K.a. 152an, Erromara itzuli zen bere betebeharra bete gabe. Kanpaina honetan, bere ordezkoa, Marko Klaudio Martzelo izango da.

Kinto Fulvio Nobilior eta bere aita Marko, Kinto Ennio idazlearen patroiak izan ziren.

Zentsore kargua bete zuen Apio Klaudio Pulkerrekin batera.


Aurrekoa
Kinto Opimio eta Luzio Postumio Albino, Manio Azilio Glabrio suffectus bezala
Erromatar kontsula Tito Annio Luskorekin
K.a. 153
Ondorengoa
Marko Klaudio Martzelo eta Luzio Valerio Flako