Edukira joan

Nyoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nyoro (etnia)» orritik birbideratua)
Talde etniko infotaulaNyoro

Motaetnia
Biztanleria (osoa)966.976
Honen parteBantu
Geografia
EstatuaUganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa

Nyoro (nyoroeraz: Abanyoro, aβaɳôɾo ahoskatua), bunyoro[1] ere deitua, herri bantua da. Bere komunitateak Albert aintziraren hegoaldeko eta hego-ekialdeko ertzetan bizi dira, mendebaldeko Ugandako Bunyoro eta Toro probintzietan eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-ekialdeko zonaldeetan. Nyoro biztanleria milioi bat pertsona ingurukoa da.[2] Ehun bat nyoro klan daude sozialki estratifikatuta hema jatorrizko aristokraziarekin.

Nyoro herriaren ekonomia tradizionalak, biziraupeneko nekazaritza izateaz gain, tabako- eta kotoi-sailak ditu. Abeltzaintzak ustiategien zati handi bat hartzen du, eta arrantzak diru-sarrerak osatzen ditu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uganda. Berria Estilo Liburua, berria.eus.
  2. (Ingelesez) «Uganda» World Directory of Minorities and Indigenous Peoples.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.