Albert (aintzira)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albert
Uganda location map.svg
Datu orokorrak
Garaiera 619 m
Luzera 160 km
Zabalera 30 km
Azalera 5.270 km²
Sakonera 58 m
Bolumena 132.000 hm³
Geografia
Koordenatuak 1° 41′ 00″ N, 30° 55′ 00″ E / 1.6833333333333°N,30.916666666667°E / 1.6833333333333; 30.916666666667Koordenatuak: 1° 41′ 00″ N, 30° 55′ 00″ E / 1.6833333333333°N,30.916666666667°E / 1.6833333333333; 30.916666666667
Herrialdea Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoa
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Nilo ibaia
Arro hidrografikoa Nile basin Itzuli
Mendizaletasuna

Albert[1] Afrikako Aintzira Handietako bat da. Afrikako aintzira handienetatik zazpigarrena da eta mundukoen artetik hogeita hirugarrena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albert kontinenteko erdialdean kokatuta dago, Uganda eta Kongoko Errepublika Demokratikoko mugen artean. Albert Rift haraneko aintziren artean iparralderen dagoen aintzira da; 160 kilometroko luzera eta 30 kilometroko zabalera du, eta lekurik sakonena 51 metro sakon da.

Albert aintzira goiko Niloko sistema korapilatsuaren zati bat da. Bere iturri nagusiak Victoria aintziratik etorritako Nilo ibaia eta Edward aintziratik etorritako Semliki ibaia dira. Behin Albert aintzira zeharkatuta, Nilo ibaiak Nilo Menditsua izena du, Sudandik zehar pasatzean.

Bere kostaldean dauden herrixka gutxien artean Butiaba eta Pakwach dira nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864an, Samuel Baker esploratzailea izan zen aintzira ikusi zuen lehenengo europarra, eta, Victoria erreginari berrikitan hil zitzaion senarraren omenez, Albert izena jarri zion. Mobutu Sese Seko Kongoko presidenteak behin-behinekoz bere izena jarri zion lakuari: Mobutu Sese Seko aintzira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert (aintzira) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.

1° 0′ N, 30° 5′ E / 1.000°N,30.083°E / 1.000; 30.083

Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa

Afrikako Aintzira Handiak
Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike