Nyungweko oihana
Itxura
| Nyungweko oihana | |
|---|---|
| gizateriaren ondarea Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsua | |
| IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gunea | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | basoa, parke nazionala eta Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsua |
| Azalera | 1.010 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 2°31′42″S 29°16′33″E / 2.5282157°S 29.2758463°E |
| Estatu burujabe | |
Nyungweko oihana hego-mendebaldeko Ruandako basoa da, hegoaldean Burundirekin eta mendebaldean Kongoko Errepublika Demokratikoarekin- Kivu aintziran- mugak dituena. Bertoko euri-oihana erdialdeko Afrikan hoberen kontserbaturiko mendiko euri-oihana da. Kongo eta Niloaren arteko isurialdeen banalerroa bertatik pasa da.
2004an Nyungweko Oihaneko Parke Nazionala ezarri zuten eta bere 970 km²-ko azaleran oihana, banbuak, belardiak, zingirak eta zohikaztegiak daude. Gertuen dagoen hiria Cyangugu da.
Hona hemen bertan bizi diren primateak:
- Txinpantze arrunta (Pan troglodytes)
- Ruwenzoriko colobus (Colobus angolensis ruwenzori)
- L'Hoesten tximinoa (Cercopithecus lhoesti)
- Tximino zilarkara (Cercopithecus doggetti)
- Tximino urrekara (Cercopithecus kandti)
- Hamlynen tximinoa (Cercopithecus hamlyni)
- Buztan gorriko tximinoa (Cercopithecus ascanius)
- Denten zerkopitekoa (Cercopithecus denti)
- Vervet (Chlorocebus pygerythrus)
- Babuino oliba (Papio anubis)
- Masail grisezko mangabey (Lophocebus albigena)
