Erdialdeko Afrika
Itxura

Erdialdeko Afrika kontinente horretako erdiko aldean dauden herrialdeek osatzen duten eskualde handia da.
Alfabetikoki ordenatuta, hamaika herrialde hauek osatzen dute eskualdea:
Afrika Erdiko Errepublika
Angola*
Burundi**
Ekuatore Ginea
Gabon
Kamerun
Kongoko Errepublika
Kongoko Errepublika Demokratikoa
Ruanda**
Txad
Sao Tome eta Principe
Hala ere, izartxoaz (*) markatutako herrialdeak Hegoaldeko Afrikako lurraldetzat hartzen dira, eta bi izartxodunak (**), Ekialdeko Afrikakotzat orobat, bestelako irizpideei jarraituz.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografikoki, alde batetik Sahararen azpiko lurraldean kokatuta daude herrialde hauek, eta bestetik eskualde hau Gineako golkoaren ekialdean hedatzen da. Bestela, Afrikako Laku Handiak izeneko lurraldea eskualdearen ekialdean dugu.
Azkenik, afrikar ibai handiena den Kongo ibaiak lurraldea zeharkatzen du bere ibilbide osoan.