Edukira joan

Objektibo angeluhandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Objektibo angeluhandi
objektiboa

Argazkigintzan, objektibo angeluhandia[1] foku-distantzia normalarena baino txikiago objektiboa duena da, giza ikusmenarena baino ikusangelu handiagoa duena. Ikuspegi panoramikoetarako erabiltzen dute, hala nola paisaietarako, fotokazetaritzarako eta beste sormen-proiektu batzuetarako.

Objektibo horien ikuspegi-angeluak 60 eta 180° bitartekoak dira. 35 mm-ko kameretarako foku-distantziak 18 eta 35 mm artekoak dira. Foku-luzera finkoko objektibo angeluhandien kasuan, argitasuna handia izaten da, baita f1.4rakoa ere (ikus irekidura eta f zenbakia).

Era horretako objektiboekin lortzen dugu:

  • Objektuen perspektiba puztea, eta, argazkilaria motibora hurbiltzen denean, lerroen distortsio nabarmenagoa eragitea. Ezaugarri hori arkitektura-argazkigintzan erabiltzen dute eskuarki, giza eraikuntzen handitasuna agerian uzteko, angelu handi batekin hurbiletik kontrapikatua hartuz.
  • Eremu sakontasun handiagoa argazkigintzan; horregatik erabiltzen dute paisaien argazkigintzan, eta garrantzi handikoa izaten da distantzia laburrera elementu asko erretratatzea.
  • Distantzia txikiagotik eszena-zati handiagoa hartzea (ikusangelu handiagoari esker); horri esker, argazkilariak objektu handien argazkiak hartu ahal izango ditu distantzia laburretatik. Horregatik, oso ohikoa da barrualdeko argazkigintzan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegia] [2009] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]; Elhuyar Hiztegia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.