Ocean's 8
Ocean's 8 2018ko Gary Ross estatubatuar zinema zuzendariaren lapurreta film komikoa da. Steven Soderberghek Ocean's Eleven-ekin hasitako trilogiaren spin-off bat da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debbie Ocean Dannyren arreba da protagonista nagusia, egin nahi duen lapurreta handi baterako haren inguruan talde bat bilduko duena.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sandra Bullock : Debbie Ocean
- Cate Blanchett : Lou
- Anne Hathaway : Daphne Kluger
- Mindy Kaling : Amita
- Sarah Paulson : Tammy
- Awkwafina : Constance
- Rihanna : Nine Ball
- Helena Bonham Carter : Rose Weil
- Richard Armitage : Claude Becker
- James Corden : John Frazier
- Dakota Fanning : Penelope Stern
- Damian Young : David Welch
- Shaobo Qin : Yen
- Elliot Gould : Reuben Tishkoff
Estreinaldi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma sustatzeko kanpaina 2017ko abenduaren 14an hasi zen kartelaren estreinaldiarekin, Sarah Paulsonek Twitterreko bere kontu pertsonalean argitaratu zuenean.[2] Trailer zinematografikoa egun batzuk geroago estreinatu zen, 2017ko abenduaren 19an. Bigarren trailerra 2018ko apirilaren 12an aurkeztu zuten.[3] Era berean, filma Las Vegaseko CinemaCon-en promozionatu zen 2018ko apirilaren 25ean, eta bertan izan ziren Sandra Bullock, Cate Blanchett, Anne Hathaway, Sarah Paulson, Mindy Kaling eta Awkwafina.[4] Estreinaldia ekainaren 5ean izan zen, New York hirian, Lincoln Center-en, zortzi emakume protagonistek parte hartu zuten ekitaldi batean.[5]
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko urrian iragarri zen Sandra Bullock 2001ean Ocean's Elevenekin hasitako filmen trilogiaren burua izango zela spin-off batean emakumezko pertsonaiekin.[6] Ondoren, Cate Blanchett, Helena Bonham Carter, Mindy Kaling eta Elizabeth Banks zerrendetan sartu zirela zabaldu zen, baina azkenean Elizabeth Banks ez zen sartu.[7] Ondoren, 2016ko abuztuan, Anne Hathaway, Rihanna, Awkwafina eta Sarah Paulson aktoreek ere parte hartuko zutela argitaratu zen.[8][9] Filma grabatzen ari zirela, Dakota Fanning eta Damian Lewis ikusi zituzten filmatzeko setean, eta, beraz, haien presentzia onartu zen filmean.[10][11]
Matt Damonek elkarrizketa batean baieztatu zuen agertuko zela, trilogiako aurreko filmetan ikusitako Linus Caldwell pertsonaiari berriro helduz.[12] Handik denbora batera, Hollywoodeko industrian emakumeek jasandako jazarpen eta gehiegikerien inguruko adierazpen polemiko batzuk zirela eta, aktorearen kameoa zintaren azken muntaketatik kentzeko eskatu zuten.[13] 2017ko urtarrilean, James Corden ere pelikularen parte izango zela baieztatu zen, aseguru-agente baten papera eginez, eta aldi berean, Richard Armitage aktore taldean sartu zen, hasieran aurreikusitako Damian Lewisen ordez..[14][15] Bestalde, Anna Wintour, Alexander Wang, Zac Posen, Kim Kardashian, Gigi Hadid, Heidi Klum, Common, Kylie Jenner, Kendall Jenner eta Maria Sharapova eta Serena Williams tenislariek filmean hainbat saio egingo zituztela baieztatu zen.
Filma New York eta Los Angeleseko lokalizazioetan filmatu zen batez ere, eta 2016ko urrian hasi zen grabatzen.[16] 2017ko martxoan Cate Blanchett-ek filmaketa amaitu zela baieztatu zuen.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lapur taldearen hirugarren etapa» Berria 2018-06-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Txantiloi:Cita web
- ↑ Sullivan, Kevin P.. (30 de octubre de 2015). Ocean's 11: Sandra Bullock will lead an all-female reboot. Entertainment Weekly (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
- ↑ Sullivan, Kevin P.. (30 de octubre de 2015). Ocean's 11: Sandra Bullock will lead an all-female reboot. Entertainment Weekly (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
- ↑ Sullivan, Kevin P.. (30 de octubre de 2015). Ocean's 11: Sandra Bullock will lead an all-female reboot. Entertainment Weekly (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
- ↑ Stolworthy, Jacob. (10 de junio de 2016). [https://www.independent.co.uk/arts-entertainment/films/news/helena-bonham-carter-elizabeth-banks-mindy-kaling-sandra-bullocks-all-female-oceans-eleven-a7074011.html News Helena Bonham Carter, Elizabeth Banks and Mindy Kaling join Sandra Bullock's all-female Ocean's Eleven. ] Independent (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
- ↑ Sullivan, Kevin P.. (30 de octubre de 2015). Ocean's 11: Sandra Bullock will lead an all-female reboot. Entertainment Weekly (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
- ↑ Sullivan, Kevin P.. (30 de octubre de 2015). Ocean's 11: Sandra Bullock will lead an all-female reboot. Entertainment Weekly (kontsulta data: 27 de marzo de 2018).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2018ko filmak
- Gary Rossek zuzendutako filmak
- Gary Rossek idatzitako filmak
- Sandra Bullockek antzeztutako filmak
- Cate Blanchettek antzeztutako filmak
- Anne Hathawayk antzeztutako filmak
- Helena Bonham Carterrek antzeztutako filmak
- Rihannak antzeztutako filmak
- Mindy Kalingek antzeztutako filmak
- Awkwafinak antzeztutako filmak
- Sarah Paulsonek antzeztutako filmak
- Richard Armitagek antzeztutako filmak
- James Cordenek antzeztutako filmak
- Carl Reinerrek antzeztutako filmak
- Dakota Fanningek antzeztutako filmak
- Olivia Munnek antzeztutako filmak
- Katie Holmesek antzeztutako filmak
- Adriana Limak antzeztutako filmak
- Anna Wintourrek antzeztutako filmak
- Nina Cusok antzeztutako filmak
- Steven Soderberghek ekoitzitako filmak
- George Clooneyk ekoitzitako filmak
- Jesse Ehrmanek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film feministak
- Umorezko filmak
- Lapurreta filmak
- Museoetan girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- 2008an girotutako filmak
- 2018an girotutako filmak