Zayn Malik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zayn Malik
Zayn Wiki.jpg
Bizitza
Izen osoa Zain Javadd Malik
Jaiotza Bradford1993ko urtarrilaren  12a (26 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Tong High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Urdua
arabiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea eta musikaria
Altuera 1,75 metro
Kidetza One Direction
Genero artistikoa R&B garaikidea
alternative R&Ba Itzuli
popa
Ahots mota tenorra
tenore di grazia Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Syco Music Itzuli
Columbia Records
RCA Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
IMDb nm4098557
inzayn.com/
Firma de zayn malik by valeneditions221-d6mufor.png

Zain Javadd "Zayn" Malik ('mælɪk ahoskatua, urduz: زین جواد ملک‎‎; 1993ko urtarrilaren 12a, Bradford, Ingalaterra, Erresuma Batua) Zayn izenarekin ezaguna, abeslari eta konpositore britainiarra da One Direction taldearen kide izateagatik ospetsua bihurtu zen. The X Factor-en onartuta izan eta gero, Nicole Scherzinger epaileak Zaynek, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Niall Horan, Liam Payne eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea iradoki zuen.

Txikitatik adierazi zuen musikan zuen interesa. Bere amak, ordenagailuan bakarrik abezten denbora asko ematen zuela azaldu zuen. One Direction-en parte zen bitartean zenbait abesti konposatu zituen, hala nola, «Taken», «Everything About You», «Same Mistakes», «Last First Kiss» eta «Summer Love».

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoek Yaser Malik eta Tricia Brannan dute izena, eta bi ahizpa gazteago, Waliyha Malik eta Safaa Malik, eta nagusiago bat, Doniya Malik, ditu. East Bowling inguruan hazi zen, eta Fields Primary School-en eta Tong High School-en ikasi zuen.

Zayn txikia zenean, zertxobait hiperaktiboa zen. Izan ere, bere amaren kotxearekin askotan jolasten zuen. Bere nerabezaroan, amak Daily Record-en azaldu zuen Zayn-ek bere denbora gehiena ordenagailuan musika entzuten eta bakarrik abesten ematen zuela.

2009an, Zayn The X Factoren audizioetara joan zen, baina nerbioak direla eta, epaileak agertu aurretik erretiratu zen. Geroago, 2010ean, Mario Dewar Barrett-en "Let Me Love You" abestia abestuz bigarren fasera iritsi zen. Hala eta guztiz ere, ez zuen dantzatu bere mugimenduak ez zituelako perfekzionatu, eta, beraz, kanporatuta izateko zorian egon zen. Azkenean, jarraitzeko aukera eman zitzaion, eta One Direction taldean integratu zuten.

The X Factor-en egindako audizioaren ostean, Nicole Scherzinger epaileak Zayn, One Direction izeneko taldea Harry Styles, Liam Payne, Niall Horan eta Louis Tomlinsonekin batera sortzea proposatu zuen.

2015eko martxoaren 25ean, On The Road Again Tour-en bigarren etapa amaitu ondoren, Zayn ofizialki aldarrikatu zuen One Direction-en parte izateari amaiera emango ziola.

Aldarrikapenaren ostean, gainerako kideak pena adierazi zuten, eta taldearen sortzaileak, Simon Cowell, oso harro zegoela eta bere etorkizuneko planetan laguntzeko prest egongo zela esan zion.

Abeslariak, "Zayn Malik" izen artistikoa aukeratu zuen «y» batekin «i» batekin baino bitxiago zirudielako.

X Factor-en zegoen bitartean, Rebecca Ferguson lehiakidearekin maitasun-harreman bat bizi izan zuen, eta lau hilabete iraun zuen.

Bere abesti gogokoena Michael Jackson-en Thriller da, bere diskoa, Chris Brown-en Graffiti da eta bere banda, N'Sync da. Tatuajeak ere oso gustuko ditu.

Zaynek zigarroak erretzen zituen 15 urte zituenetik, baina 2012ko urrian, osasunaz kezkatuta zegoela esan zuen eta erretzeari uzten saiatuko zela aipatu zuen.

Zayn musulmana da, bere aita pakistandarra delako.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One Direction-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: Up All Night
  • 2012: Take Me Home
  • 2013: Midnight Memories
  • 2014: Four

EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: Gotta Be You
  • 2012: More than This
  • 2012: iTunes Festival: London 2012
  • 2012: Live While We're Young

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016: Mind of mine

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Pillowtalk»
  • «Like i Would»
  • «Wrong» (ft. Kehlani)
  • «I Don't Wanna Live Forever» (with Taylor Swift)
  • «Still Got Time» (ft. PARTYNEXTDOOR)
  • «Dusk Till Dawn» (ft. Sia)
  • «It's You»
  • «Befour»

Beste abesti batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «She»
  • «Drunk»
  • «Rear View»
  • «Fool for You»
  • «TiO»