Ohara Koson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohara Koson
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak小原又雄
JaiotzaKanazawa, 1877
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio, 1945 (67/68 urte)
Irakaslea(k)Suzuki Kason
Jarduerak
Jarduerakgrabatzailea eta margolaria
MugimenduaNihonga

Musicbrainz: d668c389-7a9d-46e0-8949-a663f710d3ec Edit the value on Wikidata
Ohara Koson, Buztanikara eta loto-lorea, 1912-1918 artean, egur blokeaz egindako grabatua, neurriak: 37.7 × 16.4 cm. Brooklyngo Museoan dago.

Ohara Koson (edo Ohara Hōson, Ohara Shōson) (Kanazawa 1877 – Tokyo, 1945) margolari eta grabatzaile japoniarra izan zen, shinsaku-hanga eta shin-hanga arte mugimenduen buruetako bat.[1]

Ohara Koson famatua zen kachō-e (txoria eta lorea) motako bere diseinuengatik.

Lan ugari egin zituen, uste da 500 grabatutik gora sortu zituela, eta hiru izenekin sinatu zituen, honako hauekin: Ohara Hōson (小原豊邨), Ohara Shōson (小原祥邨) eta Ohara Koson.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza izena Ohara Matao zuen.

Uste da Ishikawa prefekturako eskola politeknikoan ikasten hasi zela bai pintura bai eta diseinua, 1889-1893 artean. Gainera, Suzuki Kason-ekin (1860–1919) ikasi zuen margotzen, nahiz ez dagoen garbi, eskola garaian izan zen edo Tokiora bizitzera joan ostean, 1890eko hamarkadaren bigarren erdian.

Tokion, zenbait ukiyo-e edo hiru zatitako lanak egin zituen Japonia eta Errusiaren arteko guda gaia hartuta, baina bere lan gehienen gaia loreak eta txoriak izan ziren (kachō-e izeneko lanak).[3][4]

Hasierako bere lanak Koson moduan sinatu zituen eta argitaratzaileak Akiyama Buemon (Kokkeidō) eta Matsuki Heikichi (Daikokuya) izan ziren.

1926 urte ingurutik aurrera, Watanabe Shōzaburō argitaratzailearekin hasi zen lanean eta lanak Shōson izenarekin sinatzen hasi zen. Argitaratzaile honi esker bere lana atzerrian erakutsia izan zen eta bere grabatuak oso ondo saltzen ziren, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan.

Kawaguchi argitaratzailearekin ere lan egin zuen eta, orduna, lanak Hōson izenarekin sinatzen zituen.

Lanean aritu zen guxienez 1935 arte.

Tokion hil zen, bere etxean, 1945ean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak munduko hainbat museotan daude:

  • Toledo Museum of Art,[3]

Krakoviako Manggha museoak erretrospektiba zabal bat eskaini zuen 2021an, Adrian Ciceu musikari errumaniarraren bildumarekin (Eugen Ciceroren anaia).[18][19]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amy Reigle Newland, Jan Perree & Robert Schaap (2001): Koson Ohara - Amsterdam Rijksmuseum, "Crows, Cranes & Camellias. The Natural World of Ohara Koson 1877-1945. Japanese Prints from the Jan Perree Collection". Leiden: Hotei Publishing. ISBN 90-74822-38-X.
  • Shimizu, Hisao (2014): The Publisher Watanabe Shozaburo and the Birth of Shin-Hanga in Brown, Kendall (ed.) Water and Shadow: Kawase Hasui and Japanese Landscape Prints, Hotei Publishing. ISBN 9789004284654

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]