Oihana Fernandez Barrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Fernandez de Barrena» orritik birbideratua)
Oihana Fernandez Barrena

Bizitza
JaiotzaHeredia
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaizkora proba, abeltzaina eta Harri-jasotzea

Oihana Fernández de Barrena (Heredia) aizkolari eta abeltzain arabarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heredian (Araba) bizi da, baina lotura estua du Cabo Verdeko amaren familiarekin. Familiaren baserriko zeregin guztietan lan egiten du, eta euskal herri kiroletan aritzen da, batez ere aizkorarekin enborrak mozten, nahiz eta beste kirol batzuk ere egiten dituen, harri-jasotzea adibidez. Araban emakume aizkolari bakarra da eta horregatik dago Gipuzkoan federatuta.[1] [2]Turismoa ikasten du.[3]

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkora bidezko enborrak mozteko hainbat lehiaketetan parte hartu du, besteak beste, emakumezkoen Euskadiko Aizkolari Txapelketan, Elgoibarren egin zena eta finalera iritsi zena..[4]

Garberan egin zen herri kiroleko erakustaldian ere, Julian Iantzik aurkeztutakoan, parte hartu zuen .[5] Gainera, Gasteizko IKA euskaltegien publizitate-iragarkia egin zuen.[6]


Euskal Pentatloia 2023 txapelketan parte hartu zuen binaka Lur Errekondorekin batera. Txapelketa horretan harri-jasotzean emaitza onenak lortu zituzten eta txapeldunorde geratu ziren.[2][7] Hirugarren sailkatu zen 2023ko Euskadiko Herri Kirol txapelketan,.[8] eta bigarren Gipuzkoako emakumezkoen txapelketan.[9]

Telebistako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an "El Conquistador del Caribe, EITB euskal telebistaren programaren 18. edizioan parte hartu zuen.[2][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]