Oihana Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihana Orbegozo

Laia Salsamendi eta Oihana Orbegozo (2022)
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Oihana Orbegozo (Azpeitia, 1985) Euskal Herriko pilotaria da.

Oihana Orbegozo eta Eneritz Arrieta

Eskolan hasi zen pilotan jokatzen baina gero utzi beharra izan zuen. 14 urte zituenetik 31 urtera arte ez zuen jokatu. 2016an berriz hasi zen, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi-rekin batera Ados pilota-kluba sortzeko pausoa eman zuten, eta Adosek bidea egiten lagundu dio gero. Lagunarte bat eskaintzeaz gain, pilotan baldintza duinetan aritzeko aukera eman dio klubak: lan kontratuarekin eta urte osoko egutegi batekin.[1]

Emakume Master Cup txapelketak itzularazi zuen Orbegozo eta 2018an Lau t'erdiko promoziozko finala jokatu zuen, baina Amaia Aldai gazteak 22-8 garaitu zuen[2]. 2020an Emakume Master Cup binakako txapelduna izan zen, Amaia Aldai bera lagun zuela.[3][4][5]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Fermin torneoa binaka 2019

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arratibel Gascon, Ainara. «Ados, «ezinbesteko babesa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Amaia Aldai, la joven promesa que arrasa en la final de Promoción» Mundo Deportivo 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  3. «Oihana Orbegozok irabazi du txapela Binakako Emakume Master Cup Laboral Kutxa txapelketan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  4. Etxeberria, Julen. «Bikote indartsuenak iritsi dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  5. Etxeberria, Julen. «Gozatzen jarraitu nahi dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  6. Oiarzabal, Maio. (2022-09-01). «Oihana Orbegozo: "Esperientzia positiboa eta oso aberasgarria izan da Plazaz Plaza txapelketa" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]